Herritarren aktibaziorako dinamizatzaile bila ari da Lau Haizetara
Herritarren hizkuntza aktibazioan eragin beharko du; lan eskaintza bi urte eta erdirako da.
Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenean du egoitza Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Herritarren hizkuntza aktibaziorako dinamizatzaile bila ari da Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea. Lan eremua, Errenteria-Orereta izango du, baina tartean behin Oarsoaldean ere ari beharko du, eskualdeko proiektua baita. Lan kontratua bi urte eta erdirako izango da, eta lan jarduna, berriz, 30 ordukoa astean, %75ekoa.
Lan eskaintzara aurkezteko C1 maila izan beharko dute interesdunek, eta curriculuma hilaren 23a baino lehen bidali beharko dute ondoko helbide elektronikora (klik hemen).
Hautagaitza aurkeztu duten guztiei erantzungo die Lau Haizetarak abenduaren 16an.
Lan eskaintzaren informazio guztia ezagutzeko klik egin hemen.
