Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaKirola

Hibaika eta auzoa elkarbizitzen jarriko ditu Mataderoaren proiektu berriak

Mataderoa biziberritzeko proiektua aurkeztu du udalak, Hibaika Arraun Elkarteko eta Gurekin auzo elkarteko ordezkariekin batera. Kirol elkartea, gaztelekua eta auzotarrentzat ekipamendua izango ditu eraikinak etorkizunean.

Atzo aurkeztu zuten Mataderoa eraberritzeko proeiktua
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/07

Iztieta-Ondartxoko hiltegi zaharraren eremuaren eraberritzean urrats bat gehiago egingo du udalak. Hiltegiaren atzeko aldeko pabiloiak eraitsi eta ingurunea berrurbanizatu zuen udalak, lehenik. Ondoren, Hibaika arraun Elkarteak dagoeneko erabiltzen duen ontzientzako biltegi berria eraiki zuen. Eremu horretarako hirugarren proiektu garrantzitsua aurkeztu zuen, berriz, atzo: hiltegi zaharra eraberritzeko proiektua. Aurkezpen hori Gurekin auzo elkarteko eta Hibaika arraun elkarteko ordezkariek lagunduta egin zuen Aizpea Otaegi alkateak. Bertan izan ziren Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia, Leire Mazizior Kirol zinegotzia, eta Naroa Zabala Gazteria zinegotzia.

Hilabete honetan bertan abiatuko du kontratazio prozesua udalak, eta Mataderoa eraberritzeko lanetara 1.500.000 euroko diru zatia bideratuko du. Lanak berriz, maiatzean hastea aurreikusi du. Eraberritze lanetan eraikinaren ondare arkitektonikoa babestu eta balioan jarriko dela azaldu zuen Otaegik, “landu den proiektuak, dimentsio hori mimoz zaindu du eta kontuan hartu ditu eraikinak berezkoak dituen izaera eta ezaugarriak”.

Auzoak eta Hibaikak harreman estua zian dute betidanik, baina are gehiago estutuko da harreman hori proiektu berriarekin. Izan ere, hiltegi zaharrak erabilera anitzak izango ditu behin eraberritzea bukatuta: “Azpiegitura komunitarioa izango da honakoa, eta bere baitan erabilera ezberdinak jasoko ditu”. Hasteko eta behin, entrenamenduetarako bere azpiegiturak eraikin horretan izango ditu, orain arte bezala, Hibaikak; besteak beste, 275 metro koadroko gimnasio berria.

Eraikinak baina, bestelako zerbitzuak ere emango ditu. Zehazki, herriko gazteen zein nerabeen aisialdirako gazteleku berria kokatuko baitute bertan. Horrekin batera, auzotarrentzako bileretarako espazioa ere izango da, “ekipamendu berri hau Iztieta-Ondartxoko bizilagun eta elkarteentzat aterpe izan dadin”.

Mugarria auzoaren biziberritzerako

Mataderoaren birgaitzea 2023-2027 Agintaldi Planean jasota dago eta Ondartxoko ingurua hobetzeko eta biziberritzeko “beste jarduera garrantzitsu bat” izango dela gaineratu zuen alkateak, eta gogora ekarri aurretik egindako jarduketak eremu berean eta helburu berdinekin, “200.000 euroko inbertsioa egin zuen udalak aurreko agintaldi bukaeran hiltegi atzeko pabiloiak eraitsi eta ingurunea biziberritzeko. Hibaikaren ontzientzako biltegi berria ere eraiki berri da. Azken horretarako, ia milioi erdiko inbertsioa egin du udalak egurrezko instalazio berezia errealitate bihurtzeko”.

Pozik oso, hala azaldu zen Hibaika Arraun Elkarteko Xabi Asensio proiektu berriarekin, “pozgarria da leku berean jarraituko dugulako, berritua, eta espazio handiagoarekin. EWraikin berrian gimnasio berria izango dugu, fosoa dagoenean geldituko da, bulegoak ere berrituko dituzte. oso pozik gaude proiektu berriarekin”.

Pozik ere Txus Martin Gurekin Auzo Elkarteko presidentea: “Eremua izaten ari den eraldaketarekin oso pozik gaude, eta orain, hiltegiaren eraberritzearekin espazio bat irabaziko du auzoak. Oso garrantzitsua da. Gainera, aintzat hartzen badugu Hibaika hemen ari dela, gure auzoarentzat horrek suposatzen duenarekin, balorazioa ezin hobea da”.

Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria
Mataderoaren proiektu berria

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.