Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Mingainari aske eragiteko eremua, Mintzalagun

Ikasitako edo herdoildutako euskara eremu natural eta informalean lantzeko egitasmoa da Mintzalagun. Lezon zazpi talde daude, eta astelehen nahiz ostiraletan biltzen dira.

Astelehenetako taldeetako kideak, talde argazkian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/11/07

Euskaltegian ikasitakoa burutik mingainera eramateko, zaharkitua den euskarari herdoila kentzeko, beldurrik gabe eta konfiantza giroan akatsak egiteko, kafe edo infusio baten bueltan honetaz eta hartaz solasean aritzeko, lagunak egiteko, herria saretzeko. Mintzalagun egitasmoak funtzio asko ditu. Bakarrean laburbildu daitezke xede horiek guziak, ordea: euskaraz hitz egitea. Hitza Lezoko Mintzalagun egitasmoan dabiltzan bi taldetako kideekin izan da. Jaione Azpiroz, Pepi Etxegoien, Ana Zabaleta, Iris Ezquebo, Eusebio de la Huerga eta Maite Casalekin. Beranduxeago iritsi da Edurne Lizarazu Oroitzene AEK-ko irakaslea, jada kafeak mahaian zeudela. Naturaltasunez batu da elkarrizketara; Mintzalagunen asmoa hori baita, naturaltasunez euskaraz aritzea.

«Mintzalagun taldean izatea aukera bat da beste pertsonekin euskaraz hitz egiteko. Tamalez, batzuetan ez da erraza euskaraz hitz egiteko norbait topatzea, eta pixkanaka-pixkanaka euskara praktikatzeko aukera da, baita jende berria ezagutzekoa ere», azaldu du Ana Zabaletak. Pozik dira mintzalagunak eta mintzatzaileak, bidelagunak eta bidelariak, mahaien bueltan. Denek irribarrea dute ahoan. Ondo pasatzen dute euskaraz hitz egiten. «Oso gustura etortzen naiz taldera. Nire aukera bakarra da euskaraz hitz egiteko. Beraz, pozik nator», dio Iris Ezquebok. Maite Casalek lau urte daramatza Oroitzene AEKn: «Euskaltegian euskara ikasten ari gara. Hemen, Mintzalagunen, libre hitz egiten dugu. Beharra dut hemen egoteko. Lanagatik hasi nintzen euskara ikasten, eta orain, gustuagatik jarraitzen dut. Hemendik kanpo aukera dudan guztietan euskaraz hitz egiten saiatzen naiz».

Euskararekin ahaldunduago, indartsuago ateratzen dira Mintzalagunetik. Konfiantza ematen die bilkura bakoitzak. «Niretzat euskararekin jarraitzeko aukera da Mintzalagun. Erretiratua nago. Pentsatu nuen euskaltegira joatea, baina nik nahi dudana da euskaraz mintzatu. Horregatik nago hemen astelehenero», azaldu du Eusebio De La Huergak.

Erraztailea edo bidelaguna da Jaione Azpiroz. Harro azaldu du euskara praktikatzeko espazioan gustura ari dela, eta mintzalagunak asteleheneroko bilkuretatik gaindi beste toki batzuetan euskaraz hitz egitera ausartzen badira, horrek asebetetzen duela: «Euskararen alde zerbait egin nahi dut. Pentsatzen dut euskaldun guztiok hala egin behar dugula. Herrian zer dagoen ikusi, eta horregatik izena eman nuen Mintzalagunen bidelagun izateko».

«Hizkuntza bat hitz egiteko da», ebatzi du Zabaletak, «zertarako da bada?». Euskara ikasteak, erabiltzen ez bada, zentzurik ez duela uste du, «beharrezkoa da Mintzalaguna, sarritan inguruan ez dugulako aukerarik hizkuntzari eusteko». «Euskaldun zaharra naiz», esan du Pepi Etxegoienek, «nik ez nuen euskara ikasi. Gaztelania ikasi behar izan nuen. Iaz hasi nintzen euskaltegian batez ere ortografia lantzeko, eta Mintzalagunen hasi nintzen. Gustura etortzen naiz hona, lasaiago».

Zazpi talde
Mintzalagunen zazpi talde daude egun Lezon. Edurne Lizarazu Oroitzeneko irakasleak aipatu du euskaltegian baino askoz lasaiago aritzen direla euskaraz mintzalagunak, «askoz politagoa eta jostagarriagoa da eremu ez informal batean euskaraz aritzea». Gainera, herriko beste taldeetan dabiltzanekin, nahiz eskualdeko herrietakoekin jarduerak prestatzen dituztela zehaztu du. Lezoko taldeak astelehen edo ostiraletan biltzen dira; nahi duten guztiei izena emateko dei egin  die Lizarazuk. Hori egiteko Oroitzene AEKra joan besterik ez da egin behar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.