Musika eta abesbatza astea, azken txanpan
San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 40. ekitaldiaren barruan, gaur eta bihar emanaldiak jasoko ditu barrutiko parrokiak.
Ondartxo kultur elkarteak eta Pasaia Musikal Udal Musika Fundazioak sustatzen duten San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 40. ekitaldia azken txanpara iritsi da. Aurtengo zikloak bost emanaldi programatu ditu, eta horietako bi asteburu honetan izango dira, biak al biak barrutiko parrokian.
Asteburuko lehen emanaldia gaur (ostirala) izango da, 20:00etan. Lorea Lopez sopranoak eta Lucia Arzallus piano jotzaileak kantu errezitaldi kontzertua egingo dute. Bihar (larunbata), aldiz, Karmele Castillo biolontxelo jotzaileak eta Nadiia Stadna piano jotzaileak ganbera kontzertua eskainiko dute, 20:15ean.
Musika eta abesbatza astea hilaren 22an (larunbatarekin) bukatuko da. Emanaldi horretan Santa Zezilia eguna goratuko dute, eta omenaldia egingo diote Antxoko Bandari, bete berri duen mendeurrenagatik. Kontzertua 17:30ean izango da, parrokian.
