Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitza guztiak eta zenbait kronika.
Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida izan dituzte asteburua. Partida batzuk irabazi, beste batzuk galdu, eta baita berdindu ere. Denetarik egin dute kirolariek.
Estatuko Hirugarren maila: Aurrera Vitoria 2 – 1 OKE Futsal
Estatuko Hirugarren mailan, Oiartzun taldek ezin izan zuen punturik lortu Aurrera Vitoria taldearen aurka. Partida “oso berdintsua” izan zen, baina atsedenerako bost minutu eskas geratzen zirela etxeko taldeak aurre hartu eta lehen gola sartu zuen. Martxa ona hartu zuten Aurrera Vitoriak, deskantsura joateko minutu bat geratzen zenean bigarren gola sartu baitzuten markagailua 2-0 jarriz.
Bigarren zatia ere bide bederik joan dela zehaztu dute taldekoek, baina partidua amaitzear zela Xabier Oiarbidek sartu zuen gola. Oiartzuarrek izan zituzten aukera gehiago, baina azkenean partida 2-1 amaitu zen.
Gipuzkoako Lehenengo Maila: Makax Gorka Margoak 2 – 5 Miren Taberna.
Miren Taberna taldeak hiru puntu eskuratu zituen Altzako kiroldegian Makax Gorka Margoak taldeari 2-5 gailenduta. Bide onetik ekin zioten partidari oiartzuarrek, lehen hamar minutuetan Xabier Azpirozek bi gol sartu baitzituen. Alabaina, atsedena heltzerako Makax taldekoek berdinketa lortu zuten.
Atsedena behin igarotako, Mikel Altuna, Antxon Urrosolo eta Iker Salvadorrek gol banatu sartu zuten, eta ondorioz partida 2-5 amaitu zen.
Neska seniorrak. Añorga 2 -2 Neskak 3. maila.
Oiartzun KEkoek azaldu dutenez, Oiartzungoak ez ziren partidan “behar bezala” sartu; “kontzentrazio eta tentsio gutxirekin” ibili zirela zehaztu dute, eta, ondorioz, partidako lehen hogei minutuetan bi gol sartu zizkieten etxekoek. Hala ere, zelaiaren ezaugarrietara egokitu eta atsedenera 2-1eko emaitzarekin joan ziren.
Deskantsua amaitu eta bigarren zatian partida berdindu zuten oiartzuarrek. Izan zituzten golak sartzeko aukera gehiago ere, baina azaldu dutenez, partida galtzeko aukerak ere izan zituzten.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
Seniorrak
- Neskak
- Añorga 2 – 2 Neskak 3. maila.
- Ohorezko erregionala 2 – 1 Orioko.
- Lurralde 3 – 2 Hondarribia.
- Mutilak
- Ohorezko erregionala 0 – 1 Anaitasuna.
- Texas lasartearra 2 – 1 Lehenengo erregionala.
- Jubenilak
- Mutilak
- Arrupe chaminade 1 – 2 Euskal liga.
- Gorengo jubenila 2 – 2 Beti ona.
- Orereta kafea 3 – 4 Jubenil C.
- Jubenil D 0 – 6 Orereta kafea.
- Mutilak
- Kadeteak
- Neskak
- Orioko 0 – 5 Ohorezko kadeteak.
- Kadete B 3 – 0 Hernani.
- Mutilak
- Beti gazte 1 – 4 Ohorezko kadeteak.
- Kadete B 4 – 2 Internacional.
- Internacional 5 – 0 Kadete C.
- Neskak
- Infantilak
- Neskak
- Infantil F11 0 – 7 Tolosa.
- Arrupe 4 – 1 Infantil F8.
- Mutilak
- Infatil handi 1 – 6 Real Union.
- Infantil partaidetza 5 –5 Beti ona.
- Mariño 1 – 8 Infantil txiki.
- Neskak
Hona hemen OKEk HITZAri helarazitako irudiak:

