Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun mentala, ongizate emozionala eta auto zaintza erdigunean

Iratxe Etxebarria eta Maitane Ormazabalek emango dituzte hitzaldiak; hilaren 18an eta 25ean izango dira hitzaldiak, udaletxeko pleno aretoan.

Maitane Ormazabal terapeuta, Instagrameko irudi batean. @ikuxka / Instagram
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/11/10

Nerabezaroan zein heldutasunean osasun mentalaren zaintzak duen garrantzia azpimarratu nahi du Arraztalok, eta, horretarako, bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Iratxe Etxebarria eta Maitane Ormazabal izango dira hizlariak, hurrenez hurren, eta saioetan nerabe eta helduen osasun mentala nolakoa den ulertzeko gakoak emango dituzte adituek.

Etxebarriak laneko estresaren inguruan hitz egingo duela aurreratu dute Arraztalokoek, eta, beraz, auto zaintzaren inguruan sakonduko dutela. Ormazabalek, alabaina, nerabeen osasun mentalean eragina duten faktoreak jorratuko ditu “gazteei gertatzen ari zaien hori hobeto ulertu ahal izateko”.

Etxebarria komunikatzailea, coach-a eta Neke profesionalaren sindromean (burnout) da aditua, eta berak bizitako krisi baten esperientziatik abiatuta 7.300 miligramo eszitalopram liburua idatzi zuen. Bertan, osasun mentalari, ongizateari eta zaintzari buruzko gogoetak bildu ditu, eta gaur gaurkoz laneko estresak duen eraginaz sentsibilizatzeko ahaleginean dabil. 7.300 miligramo eszitalopran zertarako? Norberaren ongizatea eta auto zaintzari begira hitzaldia hilaren 18an (asteartean) izango da.

Ormazabalek, bestalde, Nerabeen bidelagun. Osasun mental eta emozionala nerabezaroan hitzaldia emango du hilaren 25ean (asteartea da). Psikologoa eta hezkuntza zein osasun emozionalaren arloan da espezialista, eta psikologiaren munduan dihardu formakuntza, terapia, komunikazio eta dibulgazio lanetan. Nerabeen Garrasia liburua idatzi du Telmo Lazkanorekin, eta bertan nerabeen artean ugaritzen ari diren osasun mentaleko arazoen testuingurua aztertzeaz gain arazo horiek ulertzeko tresna praktikoak ematen dituzte.

Bi saioak udaletxeko pleno aretoan izango dira, 18:30ean. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.