Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

27. Ikuska, hilaren 14tik 22ra

Udalak eta Trintxer Kulturalak prest dute Ikuska Pasaiako badiako Film Laburren Erakusketa. Orotara, 67 film labur proiektatuko dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/11

Beste urtez batez, hemen da Ikuska Pasaiako badiako Film Laburren Erakusketa. Aurtengoa zikloaren 27. ekitaldia izango da, eta hilaren 14tik 22ra bitartean lurreratuko da Pasaian eta Oarsoaldean. Orotara, 67 film labur proiektatuko dituzte aurten (programa osoa jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke). Ikuska Pasaiako Udalak eta Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako film laburren erakusketa da, eta hainbat herrialdetako zinemagileek hartzen dute parte. Aurten, esaterako, Frantziako, Belgikako, AEBetako, Boliviako, Brasilgo, Erresuma Batuko, Txileko eta Portugalgo zinemagileak arituko dira Ikuska-n.

Atal ofizialaz eta lehiaketatik kanpoko film laburrez gain, Ikuska-k euskara eta hizkuntza bizikidetza sustatzen dituen Mintzagun atala izango du berriz ere. Atal horren baitan, euskarazko zenbait film labur proiektatuko dira Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen, hilaren 17tik 20ra bitartean. Saioetako batzuk irekiak izango direla aurreratu dute antolatzaileek; beste batzuk, ordea, euskaltegietako ikasleei begirakoak izango dira.

Sustatzaileek jakinarazi dute aurten ere Emea eta Askotarikoa atala nabarmenduko dela. Atal hori Bekoz Beko elkartearekin batera sustatzen dute, eta genero berdintasuna eta feminismoa aitortzen ditu. Emea eta Askotarikoa-n bost film labur proiektatuko dira. Aurreko ekitaldietan bezala, ez dira faltako film labur dokumentalaren saioa eta Gauguasa umorezko film laburren proiekzioa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mintzagunen babesari esker, Ikuska-k 6.000 euro banatuko dituela adierazi dute antolatzaileek. Sari banaketa ekitaldia hilaren 22an izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan. Sari horiek zazpi kategoriatan banatuko dira, honakoak:

  • Ikuska 2025eko film labur onenari: 1.500 euro.
  • Interpretazio onenari: 1.000 euro.
  • Animazio film labur onenari: 500 euro.
  • Ikusleen saria: 500 euro.
  • Mintzagun saria: 1.000 euro.
  • Emea eta Askotarikoa saria: 1.000 euro.
  • Gazteen saria: 500 euro.

Ordezkarien adierazpenak

Teo Alberro, Pasaiako alkatea: “Ia hiru hamarkada hauetan zehar, jaialdi honek konpromiso sendoa erakutsi du kulturarekin eta sorkuntzarekin, Pasaiako bihotzean errotutako topagune bihurtu da, eta mundua beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera eman digu ikus-entzunezko film laburren bidez. Urtez urte, Ikuska-k nazioartean gero eta proiekzio handiagoa du. Hala ere, urte hauetan guztietan ez du alde batera utzi bere tokiko izaera”.

Isaac Palencia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kultura Sustapeneko zuzendaria: “Ikuska bezalako erakusketek kultura zinematografikoaren bizitasuna erakusten dute, bai eta gure lurraldeko sortzaileen eta ikusleen arteko lotura indartzeko duten gaitasuna ere. Gipuzkoak kultura hurbil eta parte hartzailea behar du, eta horretan funtsezkoa da udalerrietan egiten den lana. Pasaiako Ikuska jaialdia, urte askotan zehar, laborategi paregabea izan da, non ikus-entzunezko sorkuntza eta hizkuntza aniztasuna elkar elikatzen diren, eta horrek gure kultur sistemari aberastasuna ematen dio”.

Laura Ré Pasaiako Kultura zinegotzia: “Ikuska-k ez ditu urte hauetan guztietan bere sustraiak ahaztu: aniztasunari, hizkuntza bizikidetzari eta berdintasunari egiten dien ekarpenak geroz eta konprometituagoa izaten jarraitzen du. Gainera, Mintzagun atalak euskararen erabilera eta harrotasuna sustatzen ditu. Gazteen sariak bertan kokatzen ditu nerabeen ahots kritikoak. Eta Emea eta Askotarikoa aitorpenak, hain beharrezko diren emakumeen ahotsa eta genero perspektiba kokatzen ditu beste behin kulturaren lehen lerroan. Edizio honetan ere, Pasaiak munduari irekitako leiho bat izango du berriz ere, kulturaren eta zinemaren bidez”.

Kike Santiago, Trintxer Kulturalaren ordezkaria: “Ikuska-k fikziozko istorioak eta istorio errealak kontatu nahi ditu, harremanak izateko ditugun moduei buruzko begirada partekatu, ezagutu eta zabaltzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu film laburrak egiten dituzten pertsona guztiei; haiek gatazka pertsonal eta sozialei buruzko begirada jasotzen dute, eta aretoetara joaten diren ikusleen gogoetak eragiten dituzte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.