Esmalteriako Ostiralak martxan dira berriro
0-6 urte arteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi eskaintza osatzea du helburu iniziatibak.
Martxan dira berriro, Emalteriako Ostiralak. Orereta Ikastolaren iniziatibak 0-6 urte bitarteko haurren eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi eskaintza osatzea du helburu. Hori horrela, ikasturte berrirako hainbat saio eta tailer antolatu ditu Esmalteriako eraikinean.
Saio horiek parte hartu nahi duten herriko familiei bideratuta daude. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da inprimakia beteta (klikatu hemen). Plazak mugatuak dira: 10-15 haur eta haien laguntzaileentzako lekua izango da saio bakoitzean.
- Azaroak 21 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-1 urte)
- Azaroak 28 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-1 urte)
- Urtarrilak 16 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
- Urtarrilak 23 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
- Otsailak 6 (17:00, Esmalteria): musikoterapia saioa (0-2 urte)
- Otsailak 20 (17:00, Esmalteria): musikoterapia saioa (0-2 urte)
- Martxoak 13 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
- Apirilak 17 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
- Maiatzak 8 (17:15, Esmalteria): “Gela iluna” tailerra (0-2 urte)
- Maitzak 15 (17:15, Esmalteria): “Gela iluna” tailerra (0-2 urte)
- Ekainak 5 (17:00, Esmalteria): akrobazia tailerra (3-6 urte)
