Rap feminista saioak La Basurekin
Jabetze Eskolak antolatuta, La Basu abeslariak rap feminista ikastaroak egingo ditu hilaren 13an eta 14an Bekoz Beko elkartearen Antxoko egoitzan.
La Basuk gidatuko du Kalekaiko Rap tailerra. Pasaiako Jabetze Eskolak antolatuta, La Basu abeslariak rap feminista ikastaroak egingo ditu hilaren 13an eta 14an Antxon, 17:00etatik 20:00etara. Saio horiek Bekoz Beko elkartearen egoitzan izango dira, doan.
