Antxotarrak odola ematera deitu dituzte
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Datorren asteazkenean, hilaren 19an, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 16an eta 17an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 18an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Urriko odol erauzketetan 18 odol poltsa jaso ziren, emaileetako bat berria izan zelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
