2025/11/13

Gainezka egin du elkartasunak Gabierrotan

Asteburu osoa eman diote elkartasunari eta hamaika jarduera antolatu Aita MAri Itsas Salbamendu elkarteari zein Palestinari ikusgarritasuna emateko; baita lortu ere.

Eraso faxista salatu du Gaztaño auzoak

Faxismoaren kontrako pankarta hiru aldiz apurtu dutela auzo sarreran salatu du; azken aldian osorik txikitu dute.

Egitarau zabala Pasaian Azaroaren 25aren harira

Orotara, 17 jarduera antolatu dituzte, lau barrutietan, hilaren 12tik abenduaren 4ra bitartean. Gaur etxeko eta zaintzako emakume langileei begirako tailer bat eta rap feminista ikastaroa egingo dira Antxon.

Gordailuaren altxorrak deskubritzeko bisita

Hilaren 28an antolatu du Jantziaren Zentroak bisita hori; bi saioa egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz bana.

"Larrialdia indarraldi bihurtzen ahaleginduko gara"

Bokaleko eta Euskalgintzaren Kontseiluko kideek agerraldia egin zuten atzo Antxon, euskararen larrialdi egoeraren berri eman, eta itxaropenerako mezua zabaltzeko.

Mintzalagun egitasmoko arratsaldeko taldeetan eman daiteke izena

Astearte, ostegun eta ostiraletan egiten dituzte saioak, eta jakinarazi dute izena eman daitekeela. Taldeak osatzen ari dira.

'Txuri' Fernandez, 'Munduan barrena bizikletaz' egitasmoko gonbidatua

Killirikupek antolatutako jarduera da 'Munduan barrena bizikletaz', eta 'Txuri' Fernandez izango da hilaren 21eko gonbidatua.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Euskarazko mahai jokoak ezagutaraziko dituzte Antxon

Bokalek euskarazko mahai jokoak ezagutu eta probatzeko tailer bat egingo du hilaren 22an, Antxoko Kultur Etxean.

Antxotarrak odola ematera deitu dituzte

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Tailer sorta, Torrekuaren eskutik

Teks Elkarteak antolatuta, hiru tailer egingo dituzte hilabete honetan, teknologiak herritar guztiei gerturatzeko.

Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak, Enkarterrietara

Bi mendi taldeek Armañongo ibilbide megalitikoaren irteera egingo dute hilaren 23an. Ibilbidea Pozalaguako kobazuloetan bukatuko dute, eta horiek bisitatzeko aukera izango da.

Igandean, Xoxolurrekin Oiartzun aldera

Sasoiko bigarren irteera egingo du Xoxolur Mendiko Klubak igandean (hilaren 16an). Oiartzun aldera joango dira.

Saneamendu sareko datuak hartu, digitalizatu eta hobetzeko lanak egiten jarraitzen du udalak

Lanak lau sektoretan banatuta daude, eta 2025ean bukatuko direla aurreikusi du udalak. Lan horien kostuaren % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute.

Gehiago