Eraso faxista salatu du Gaztaño auzoak

Faxismoaren kontrako pankarta hiru aldiz apurtu dutela auzo sarreran salatu du; azken aldian osorik txikitu dute.

Goiko zatian pankarta txikituta, eta behekoan pankarta osorik eraso egin aurretik.

Ez da lehen aldia. Faxismoa borrokatzera deitzen zuen pankarta hiru aldiz apurtu dute Gaztaño auzoko sarreran; azken aldian, erabat puskatu dute. Pankarta hautsi bakoitzean berritu dute auzotarrek, eta orain ere hala egingo dutela jakinarazi dute. Auzo sarreran, Atzo, gaur eta beti… Faxismoa suntsitu lelodun pankarta berria zintzilikatuko dute hura kendu bakoitzean.

Eraso faxista gehiago izan direla auzoan azken hilabeteetan jakinarazi dute, baina bereziki “tematu” direla pankarta horrekin erasotzaileak, eta horiek publikoki salatu eta ezagutaraztea beharrezkoa jo dute, “ez dugu jarrera faxistarik onartuko gure auzoan, eta pankarta apurtzea faxismoa da”.

Mezu argia bidali dute: “Faxismoari aurre egiten jarraituko dugu Gaztañon”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.