Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egitarau zabala Pasaian Azaroaren 25aren harira

Orotara, 17 jarduera antolatu dituzte, lau barrutietan, hilaren 12tik abenduaren 4ra bitartean. Gaur etxeko eta zaintzako emakume langileei begirako tailer bat eta rap feminista ikastaroa egingo dira Antxon.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/13

Pasaiako Udalak, herriko elkarteek, talde feministek eta gizarte erakundeek egitarau zabala ondu dute Azaroaren 25aren harira. Orotara, 17 jarduera antolatu dituzte, lau barrutietan, hilaren 12tik abenduaren 4ra bitartean. Honakoa adierazi du Aintzane Taberna Berdintasun zinegotziak: “Indarkeria matxista mota guztien aurrean hausnarketa, kontzientzia kritikoa eta ekintza kolektiboa sustatzea da gure helburua, kulturaren, artearen, elkarrizketaren eta parte hartze komunitarioaren bidez”.

Lehen jarduera atzo izan zen, Antxoko Kultur Etxean. Mundubat Fundazioak justizia klimatikoari eta generoari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Gaur (osteguna) Lan eskubideak eta generoa etxeko enpleguan izeneko tailerra emango du Bekoz Beko elkarteak. Ikastaroa etxeko eta zaintzako emakume langileei zuzenduta dago gehienbat, eta oinarrizko lan eskubideei, sektorearen egungo egoerari eta prekarietatearen eta diskriminazioaren aurrean defendatzeko mekanismoei buruzko informazioa emango da. Etxeko lanen feminizazioaren eta indarkeria ekonomiko eta sinbolikoaren arteko lotura ere landuko da. Saioa Antxoko Bekoz Bekoren lokalean izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Gaur (osteguna) eta bihar (ostirala) La Basu abeslariak 25N: Rap feminista tailerra eskainiko du, 17:00etatik 20:00etara, euskaraz. Saio horretan rapa ahalduntze eta aldarrikapen feministarako tresna gisa erabiltzea proposatuko da. Parte hartzaileek eduki soziala eta generoa duten letrak idazten eta partekatzen ikasiko dute, hitza erresistentzia modu bihurtuz.

Hilaren 15ean eta 22an, Lamientzako eta sorginentzako kantu subertsiboa izeneko tailerra egingo da Antxoko La Bombonera Arte Eszenikoen Elkartean, 11:00etatik 13:00etara. Ikastaro horretan lamien eta sorginen irudi mitikoak berreskuratuko dituzte, emakumeen boterearen eta errebeldiaren sinbolo gisa. Ahotsaren eta kantu kolektiboaren bidez, parte hartzaileek askatasuna, memoria eta sororitatea patriarkatuarekiko erresistentzia modu gisa aldarrikatzen dituzten konposizioak sortuko dituzte. Sarrera librea da, edukiera bete arte, baina lehentasuna emango zaie Jabetze Eskolaren bidez izena eman duten emakumeei.

Hilaren 21ean, 22an eta 23an Entre Orillas, Topaketa, Bixi Bixi eta Bekoz Beko elkarteek herriko saltokietan txapa eta txano moreak banatuko dituzte. Egitasmo horren helburua da Pasaiak berdintasunarekin duen konpromisoa ikusaraztea eta herritar guztiak animatzea indarkeria matxistaren biktimei babesa emateko.

Hilaren 22an eta 29an Ispiluarekin adiskidetu tailerra egingo dute Donibaneko Kulturgunean, 11:00etatik 14:00etara. Ikastaro hori Jabetze Eskolaren barrukoa da, eta autoezagutza eta autoestimu lan bat proposatzen du begirada feministatik. Saio horretan sormenezko dinamikak erabiliko dituzte norberaren irudiarekin eta gorputzarekin adiskidetzea errazteko.

Hilaren 24an Bikoteaz haratago: familia barruko indarkeriari aurre eginez hitzaldia jasoko du Trintxerpeko Alkateordetzak, 17:30etik 19:00etara. Saio horretan familia inguruneetan gertatzen den indarkeria matxista aztertuko da, bikotearen eremutik harago. Bide horretan, alabek, amek, ahizpek edota zaintzaileek jasan ditzaketen indarkerien inguruan hausnartuko da. Egoera horiek detektatzeko eta biktimei laguntzeko gakoak eskainiko dituzte, zaintzaren ikuspegitik.

Azaroaren 25a

Azaroaren 25a izango da ospakizunen egun nagusia. 18:00etatik 19:00etara, Hasta que no duela más/Minik ez egin arte performancea egingo da Trintxerpeko Gernika plazan. Emanaldi horretan Entre Orillas, La Bombonera eta Alargun Beltza elkarteek hartuko dute parte, musika, kantua eta gorputz adierazpena uztartuz. Proposamen artistikoaren helburua da mina indar kolektibo bihurtzea eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei omenaldia egitea.

Pasaiako Mugimendu Feministak dei egin die herritar guztiei antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko. Donibanen hil kanpaiak entzungo dira eta udaletxe zaharra more kolorez argiztatuko da, 19:00etan. Antxoko eta Trintxerpeko elkarretaratzeak 19:30ean izango dira. Antxokoa Gure Zumardian izango da, Bekoz Bekok antolatuta, eta Trintxerpekoa Gernika plazan, Topaketak deituta. “Hiru elkarretaratze horiek adierazten dute Pasaia osoak indarkeria matxistaren aurrean duen batasuna eta emakume guztientzako bizitza aske, seguru eta duinarekiko konpromiso kolektiboa”, adierazi du Tabernak.

Hilaren 26an bi jarduera egingo dira. Alde batetik, Euskal Fondoak Aquí sí se hace lucha/Hemen bai borroka egiten da dokumentala proiektatuko du Antxoko Kuktur Etxean, 18:00etatik 19:30ean. Dokumentalak borroka sozial eta feministen buru diren emakumeen testigantzak aurkezten ditu, sareek eta emakumeen mugimenduek eraldaketa sozialean duten indarraz eztabaidatzeko gune bat irekiz.

Bestalde, Emakume migratu pasaitarrak indarkeria sistemikoen aurrean izeneko kulturen arteko elkarrizketen beste saio bat egingo da Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik 19:00etara. Topaketa horretan hainbat jatorritako emakumeak bilduko dira, eta egiturazko indarkeriei buruz hausnartuko dute: arrazismoa, desberdintasun ekonomikoa, bazterketa edo indarkeria instituzionala.

Hilaren 30ean, eta Marimar Estevezek eta Topaketak antolatuta, Ni una menos errezitaldi poetiko musikatua jasoko du Trintxerpeko Alkateordetzak, 12:00etatik 14:00etara.

Abenduan, jarduera gehiago

Abenduaren 1ean Emakumeak eta aniztasuna: diskriminazioaren aurkako narratibak tailerra egingo da Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:30etik 20:30era. Saio horretan emakumeen bizitza zeharkatzen duten diskriminazio moduak jorratuko dituzte, eta aniztasuna balio gisa ospatzen duten narratiba feminista inklusiboak eraikitzea sustatuko da.

Azaroaren 25aren barruko jarduerak abenduaren 4an bukatuko dira, San Pedroko Jubilatuen Etxean, Indarkeria matxista, bikotearen eskematik haratago: familia barruko indarkeria tailerrarekin. Saioa 17:30etik 19:30era izango da, eta helburua da familia eremuan gertatzen diren indarkerien ulermenean sakontzea eta indarkeria horiek detektatzeko eta laguntzeko tresnak eskaintzea, herritarrak inplikatuz indarkeria mota horien aurrean erantzun komunitarioa emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.