Gordailuaren altxorrak deskubritzeko bisita
Hilaren 28an antolatu du Jantziaren Zentroak bisita hori; bi saioa egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz bana.
Gordailura egindako bisita bateko irudiaJantziaren Zentroa Jantziaren Zentroak bisita antolatu du Gordailura. Hori horrela, Irungo auzolan 4an kokatutako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa ikusteko aukera izango da, doan, hilaren 28an. Bi bisita eskainiko dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:15ean euskaraz.
Bisita Jantziaren Zentroaren bilduma gordetzen den aretotik abiatuko dute, eta bertan, kutxa berezietan gordetako jantziak erakutsiko dituzte. Erakusketa iraunkorra bukatu ahala, jantziak kutxa berezietan niola gordetzen diren, eta zein kontserbazio neurri hartzen diren azalduko dute. Ondoren Gordailuko instalazioak ikusi eta horien ezaugarrien berri emango du bertako gidak. Gordailuan, milaka objektu artistiko, etnografiko eta arkeologiko gordetzen dira, eta horiek gutziek, baserri, hiri eta industria iragana erakusten dute.
Bisitak ordubete inguru iraungo du, doakoa izango da eta parte hartzeko turismo bulegoaren 943 49 45 21 telefonoz enbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidali beharko dute (klik egin hemen).
