Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak, Enkarterrietara
Bi mendi taldeek Armañongo ibilbide megalitikoaren irteera egingo dute hilaren 23an. Ibilbidea Pozalaguako kobazuloetan bukatuko dute, eta horiek bisitatzeko aukera izango da.
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Enkarterrietara (Bizkaia) joango dira hilaren 23an (igandea), Armañongo ibilbide megalitikoa egiteko. Mendizaleak 07:00etan irtengo dira Trintxerpeko kaitik, eta 07:05ean Garberan, 07:10ean Pio XIIn eta 07:15ean Aritzetan geldialdiak egingo dituzte, jendea jasotzeko. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko; bazkide ez direnen prezioa, aldiz, 25 eurokoa izango da.
Trintxerpeko eta Herrerako mendizaleek 13 kilometroko ibilbide bat prestatu dute, 5 ordu inguruko iraupenekoa. Parte hartzaileak Karrantzako El Suceso auzotik abituko dira, eta Pozalaguan bukatuko dute ibilbidea. Irteera bukatutakoan, Pozalaguako kobazuloak bisitatzeko aukera izango da. Kobazuloetara sartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, 10 pertsonako talde bat osatzeko. Bukaeran, bazkaltzeko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek, 20 euroko prezioan.
