Igandean, Xoxolurrekin Oiartzun aldera
Sasoiko bigarren irteera egingo du Xoxolur Mendiko Klubak igandean (hilaren 16an). Oiartzun aldera joango dira.
Xoxlurrekoak, urriaren 26ko Irungo irteeran. Xoxolur Mendi Klubak gogoz eta eraberrituta ekin dio 2025-2026 ikasturteari. Urriaren 26an egin zuten sasoiko lehen irteera, Irungo Gipuzkoako Eslokarteko XXXVII. Topaketan izan ziren dozenaka mendizale lezoar. Hurrengo irteera asteburu honetan dute; ez dira oso urrunera joango, Oiartzunerako bidea hartuko dute.
Etzirako (igandea) antolatu dute asteburuko ibilaldia. Arragua-Urkabe-Gurutze-Beloagako gaztelua-Arkaitzlepo-Arragua bidea egitea dute asmo. 2-3 orduko ibilaldian eta betiere txikienen erritmoa errespetatuz. Hala, 08:30ean egin dute gelditzeko hitzordua Ijurkon; Lezon autobusa hartu, eta Oiartzungo Arraguara joango dira autobus publikoan. Beraz, ezinbesteko bi gauza eramatea aholkatu diete Xoxolurrekoek txangoan parte hartu nahi dutenei: Mugi txartela eramatea, eta hamaiketakoa ez ahaztea.
Izena emateko epea ostirala arte (hilaren 14ra arte) da zabalik. Horretarako, haien posta helbidera mezua bidali behar da.
