Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Larrialdia indarraldi bihurtzen ahaleginduko gara"

Bokaleko eta Euskalgintzaren Kontseiluko kideek agerraldia egin zuten atzo Antxon, euskararen larrialdi egoeraren berri eman, eta itxaropenerako mezua zabaltzeko.

Atzoko agerraldian izan zirenen talde argazkia.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/11/13

Euskara larrialdi egoeran dago. Horri aurre egiteko ahaleginerako prest daudela azaldu zuten atzo Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko kideek, Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariarekin batera Antxon egin zuten agerraldian. Ahalegin horretan sakontzeko Euskalgintzaren Kontseiluaren Batuz Aldatu dinamikaren harira proposatutako euskararen gaineko Itun Soziopolitiko berrira atxiki dela adierazi zuten Pasaiako euskararen mahaiaren ordezkariek, eta gainera, abenduaren 27an Bilbon egitekoa den Pizkundea ekitaldiarekin bat egin du batzordeak; pasaitar denei hara joateko eskatu diete.

Larritzeko osagaiak, baita itxaropenerako arrazoiak ere. Bokaleren eta Kontseiluaren eledunek bi aldeak kontrajarri zituzten atzoko agerraldian. Patxi Martin Kontseiluko ordezkariak hizkuntzak bizi duen alderdi ezkorraren gaineko xehetasunak eman zituen, VII. Inkesta Soziolinguistikoan jasotako datu batzuk aipatuz. Nabarmendu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko gune euskaldunenetan, atzera egiten ari da euskararen erabilera, “eta Euskal Herri osoko joera da euskaraz gaztelaniaz baino errazago moldatzen diren hiztunak gero eta gutxiago izatea”. Euskara hiztunen %17,5 baino ez dira egunerokoan euskara erdarak baino gehiago erabiltzen dutenak. “Hau da, hizkuntza baten osasunaren adierazgarri behinena den erabilera soziala ahula da, eta hizkuntza praktikak orokortasunean hartuz, are eta gehiago ahultzeko joeran da. Indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean, atzeraldia etorriko da. Hizkuntz politikan jauzi bat egin ezean, bizigarritasun soziala irabazi ordez galtzen hasteko bidean gara. Etorkizuna dago jokoan”.

Ahaleginetik iritsiko den itxaropenera egin zuen jauzi Bokaleko Diana de Castrok. Larrialdi egoera indarraldi bihurtzeko zereginari irmo eutsiko diotela azaldu zuen. “Batuz Aldatu dinamikaren ildotik proposatutako euskararen gaineko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza geure ere egiten dugu. Eskaintza horrek adostasun sozial zabalez euskarari etorkizuna emango dion hizkuntza-politika baterako oinarriak proposatzen ditu”. Laburrean, ondokoak dira itunaren oinarriak: ezagutza orokortzea, “hau da, herritar orok euskara ezagutuko duen ortzi-muga bat ezartzea”; eta, bestetik, “euskara normal erabiltzeko baldintzak eratzea”. Paradigma aldaketa iragarri zuen Bokalekoak, “estatusaren auziari ere sendo helduko diona”. Bokalek dokumentu horretan jasotako konpromisoak beteko dituela zehaztu zuen De Castrok: “Dokumentuaren edukia gizarteratzea, proposamenak geure egitea, eta elkarrizketan eta elkarlanean jarraitzea”.

Herritarren aktibazioa
Ekintza konkretu eta iraunkorrak behar ditu euskarak. Pasaian zeregin horretan dabiltzala adierazi zuen atzokoan Bokaleren eledun izan zen Diana de Castrok. Azaldu zuen herritarren aktibazioan dabiltzala, haien saretzean, “helburua herrigintzatik euskararen biziberritzean eragile aktibo izan daitezen”. Euskararen Egunaren harira herritar aktiboak saretu, ahaldundu eta trinkotzeko saioak antolatuko dituztela zaldu zuen. “Izan ere, euskarak eta euskal hiztun komunitateak izan ditu lehenago ere larrialdi gorriko uneak, behin betiko itzaltzeko arrisku momentuak. Eta euskaltzaleen eskutik etorri da aldi bakoitzean Pizkundea. Euskaltzaleon bulkada, erabaki eta ekimenetatik. Eta, batik bat, euskaltzaleok une kritikoetan elkarrekin aritzeko eta egiteko izan dugun gaitasunetik”.

Pizkundera joateko autobusak

Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27rako Pizkundea ekitaldia antolatu du Bilboko Bilbao Arenan (Miribillako kirolgunean, 17:00etan). Hara joateko autobusak antolatu ditu Bokalek. Batetik, han izateko sarrerak eskuratu behar dira, eta bestetik, Pasaiatik irtengo iren autobusetarako ere izena eman behar da.

“Euskaltzaleon komunitate sentimendua sendotu eta arnas kolektibo bat izango da Bilboko ekitaldia, Pizkunde berri baten premia irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua. Hori dela eta, abenduaren 27an bil gaitezen eta piztu dezagun euskaltzaletasuna. Etorkizuna dago jokoan, euskaltzaleon garaia da!”, adierazi zuten atzokoan Bokaleko ordezkariek.

Jarraian, abenduaren 27ko Pizkundera joateko sarrerak eskuratzeko, nahiz Pasaiako autobusen gaineko argibideak lotura bidez:

  • Pizkundeko sarrerak erosteko egin klik hemen.
  • Pizkundera joateko Pasaiako autobusetan izena emateko egin klik hemen.

Pasaiako autobusak lau barrutietan geldialdiak egingo ditu, ondoko ordutegiarekin (10 euroko prezioa dute adinez nagusien txartelek; 5 eurokoa jubilatuenek, langabeenek, haurrenek eta gazteenek):

  • 14:50. Donibaneko Meipiko autobus geltokitik aterako da.
  • 15:00. Antxoko Ibaiondon geldialdia.
  • 15:10. San Pedroko autobus geltokian jasoko ditu sanpedrotarrak.
  • 15:15. Trintxerpeko postetxe pareko geralekuan hartuko ditu trintxerpetarrak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.