Saneamendu sareko datuak hartu, digitalizatu eta hobetzeko lanak egiten jarraitzen du udalak
Lanak lau sektoretan banatuta daude, eta 2025ean bukatuko direla aurreikusi du udalak. Lan horien kostuaren % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute.
Saneamendu sareko datuak hartu, digitalizatu eta hobetzeko lanak Udalerriko lau sektoretako saneamendu sare eta instalazioetako datuak hartu, digitalizatu eta hobetzeko lanak kontratatuak ditu udalak, 430.621,89 euro bideratuta horretara, eta lanak egiten ari dira. Lan horien kostuaren % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute.
Lanak lau sektoretan banatuta daude, eta 2025ean bukatuko direla aurreikusi du udalak. Ekitaldi honetan saneamendua garbitzeko, datuak hartzeko, digitalizatzeko eta sareak hobetzeko guneak honako hauek izango dira: Olibet, Gabierrota, Alaberga, Biteri, Morrongilleta, Lope Isasti, Igantzi, Galtzaraborda, Parke, Geltoki, Aralar plaza eta Beraun.
Saneamendua hobetzeko gaur egun egiten ari diren lanak osatzeko, urtea bukatu aurretik kontratatuko ditu udalak Errenteria-Oreretako kanal nagusietako datuak hartzea, ingurune hartzailera isurketak saihesteko alternatiben eta eraikuntza proiektuen azterketa eta Saneamenduko Plan Integral Orokorra idaztea. Lan horien % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute, eta 2026an gauzatuko direla aurreikusi du.
2020tik, Errenteriako Udalak 0 Isurketa Plana du martxan, eta kolektoreen egoera garbituz eta aztertuz saneamendu sareak altxatu, euri uretara doazen ur zikinen isurketak detektatu eta horiei irtenbide bat ematea du helburu.
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 2022an erdialdeko eremuaren zati baten saneamendua hobetu zen, 59.004 euro bideratuta, eta 2023an, Erdialdeko eremuaren gainerakoa burutu zen 82.648,5 euroko diru zatiarekin. Lan horien % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatu dute, Eraldaketa Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren bitartez.
