Tailer sorta, Torrekuaren eskutik
Teks Elkarteak antolatuta, hiru tailer egingo dituzte hilabete honetan, teknologiak herritar guztiei gerturatzeko.
Torrekua eraikina. Bertan kokatuta dago Humanitate Digitalen Ikerketa Zentroa. Hiru tailer antolatu ditu TEKS elkarteak, Torrekuan hilabete honetan zehar. Hartzaileak, adin ezberdinetakoak dira tailerraren arabera. Hilaren 20an izango da lehena, konpontze kafea, 17:30etik 19:30era, tailer horren bidez etxean diren gailu teknologiko zaharrak, ordenagailuak, jostailuak, makinak… konpontzen lagunduko diete parte hartzen dutenei, gailu horiei bigarren bizitza emateko asmoz. Hilaren 25ean berriz, 18:00etatik 19:30era Oarsopedia izango dute hizpide. Tailerraren asmoa, wikipediaren gaineko lehen urratsak lantzea da, eta herriko euskarazko artikuluen errepasoa egitea.
Hilaren 27an izango da hirugarren tailerra, 18:00etatik 19:30era. Euskarazko bideo jokoak izango dituzte hizpide azken horretan eta horien bidez Game Erauntsia proiektua ezagutu dute parte hartzaileek. Gazteei bereziki zuzendutako tailerra da.
Informazioa jaso eta izena emateko, online egin behar da. Klik egin hemen.
