Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lurdes Iriondo Mujikari gorazarre egiteko

'Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa' emanaldi artistikoa egingo dute hilaren 28an (ostirala da), Landetxen. Iriondoren gertakari nagusiak errepasatuko dituzte, baina ez da hitzaldi bat izango.

Ansa, Odriozola, Martin eta Amundarain, Viktoria Eugeniako emanaldian.EIE
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/11/14

Lurdes Iriondoren heriotzaren hogeigarren urteurrena izango da aurten, eta, Oiartzunen haren figura goraipatu nahi dute. Horren adibide dira hilaren 27an (osteguna) eta 28an (ostirala) herrian proiektatuko dituzten Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala, eta Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa emanaldia.

Bigarrenaren izen berarekin arlo akademikora bultzatutako produkzio bat egin zuen Jon Martin Etxebestek, eta, orain, “askoz ere dibulgatiboagoa” den emanaldi bat ondu du Irati Odriozola Zugarramurdi, Ainhoa Ansa Zugarramurdi eta Garikoitz Amundarain Armendaritzerekin batera. 

“Orain egingo duguna da horren [liburuaren] itzulketa gizarteari», azaldu du Martinek. Iriondoren figura ezagutzeko aukera emango diote entzuleari emanaldi horrekin, baina argitu du ez dela hitzaldi bat, «emanaldi artistiko bat” baizik. Saioan Iriondoren gertakari nagusiak errepasatuko dituzte, baina azpimarratu dute ez dutela zuzenean azalduko nor izan zen.

Odriozolak, bestalde, gehitu du emanaldiarekin Iriondok euskal jendarteari egindako ekarpena ekarri nahi dutela oholtzara. “Haren bizitza kontatuko du Jonek [Martin] Iriondoren beraren hitzetan, poemetan, edo biografiatan oinarrituta, eta guk bere abesti batzuk kantatuko ditugu”. Are, musikariak argi azaldu du euren nahia dela publikoa ohartzea “Iriondok zenbat eman digun eta zein gutxi gogoratzen”. Hari omenaldi xumea da emanaldia. 

Martinek uste du Oiartzunek ezagutza hori zor diola Iriondori, eta baita omenaldi bat ere. “Bere heriotzaren 20. urteurrena da aurten, eta uste dut merezi baino askoz omenaldi gutxiago daudela programatuta. Neurri batean, halako hutsuneak betetzera dator emanaldia”. 

Emanaldian zazpi edo zortzi pasarte «garrantzitsuren» bidez azalduko dute nor izan zen Iriondo, Martinen begiradatik. Martinek azaldu du haren liburuaren aurretik bazirela Iriondoren biografia pare bat, baina kontatu du ez zetorrela bat zenbait ikuspunturekin. “Susmoa nuen azpian gehiago zegoela, eta ikuspegi berri hau ematera ausartu nintzen”. Odriozolak bide beretik hitz egin du: “Jonek, liburuarekin, begirada berri bat ekarri digu. Lurdes Iriondori buruz orain arte ezagutzen ez genituen kontu asko azaldu, eta genero ikuspegia zeharkatzen duen ekarpena egin digu”. 

Alabaina, musikari oiartzuarrak aitortu du Ansak, Amundarainek eta Odriozolak berak “ahalik eta txukunen” bertsionatu dituztela Iriondok «horren dotore» sortutako kantuak eta ipuinak. 

Musika eta irakurketa, eskutik
Emanaldian egingo dituzten pasarte bakoitza sortuta zegoela kontatu du Martinek; are, azaldu du batzuk Xabier Letek idatzitako pasarteak direla, Ainhoa Urienek idatzitakoak ere badira, edota beste kasu batzuetan Iriondoren abestietan edo inguruko abeslarietatik hartutako letra zatiak direla. Halaber, argitu du kasu batzuetan fikzioa ere badagoela, nahiz eta gertaera “erabat errealetan” oinarrituta dagoen. 

Bide horretan, oiartzuar ikerlariak pasarte batean jarri du arreta berezia: Iriondoren autobiografian. Iriondok berak HABE aldizkarirako idatzitako testua da, eta bere horretan, baina apur bat laburtuta idatzi du Martinek, “uste dudalako horixe dela bere biografia egiteko dagoen modurik justuena. Berak bere burua nola erretratatua izan nahiko lukeen ondoen adierazten duen testua berak idatzitakoa da”. 

Horiek guztiak oholtzaratzeko Odriozolaren, Ansaren eta Amundarainen laguntza izango du Martinek, eta nabarmendu du bi emakume horiek direla une honetan Iriondoren gorazarre musikala ondoen egiten duten pertsonak. “Horregatik daude, garai hartako musikaren testigantza berreskuratzen dutelako”, dio. Odriozola eta Ansari esker denboran atzera egiten dute ikus-entzuleek, eta, Amundarainek, bien bitartean, atmosfera bat sortzen du Martinek irakurketak egin ditzan. 

Odriozolak argi utzi du hitzartzean artistaren bizitza eta ekarpena publikoari eman nahi dizkiotela, uste baitute Euskal Herrian merezi baino gutxiago aitortu dela Iriondo, eta ez zaiola eskertu herriari, hizkuntzari eta kulturari emandakoa. “Ez Dok Amairu sortu zutenetako asko goraipatuz, omenduz, eta plazarik plaza bertsionatuz ibili gara urteetan zehar, baina Lurdes zokoratua izan da, edo ez behintzat horrenbeste goraipatua. Ez da kasualitatea emakumea izatea, ezta”.

Musikariak, era berean, esan du emanaldira bertaratzen direnek momentu “goxo eta hunkigarria” bizituko dutela, eta ez duela zalantzarik hitzordutik “Iriondo gehiago ezagututa eta estimatuta” aterako direla. 

Odriozolaren nahietako bat da Oiartzungo emanaldia “berezia” izatea, uste baitu herriak baduela zor bat Iriondorekin, eta emanaldia nahiz bezperako dokumentala izan daitezkeela modua hari aitortza egiteko: “Oiartzunekin lotura estua du Iriondok. Denbora asko pasa zuen hemen, eta oiartzuar baten bikotekide izanik [Xabier Lete] oiartzuartu daitekeen figura bat da, dudarik gabe2.

Emanaldia Landetxen izango da, 20:00etan, eta sarrerak sarrerak.oiartzun.eus–en eros daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.