'Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista' lelopean, egitaraua
Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Killrikupek, elkarlanean, A25aren harira zenbait ekitaldi antolatu dituzte.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, egitaraua ondu dute Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Killirikupek, elkarlanean. Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista lelopean egin dute ekitaldi sorta, baina ez da hilaren 25era mugatuko, hilaren 29an ere hitzordu bat izango baita. Ekintza horiek “indarkeriarik gabeko bizitza bizigarrien alde” antolatu dituzte.
Hilaren 25ean, 18:00etan, elkarretaratzea eta ekintza egingo dituzte herriko plazan, eta, hilaren 29an, haatik Ahanztura bakarrizketa egingo du Irati Muñozek Landetxe Kultur Aretoan, 19:00etan hasita.
Honakoa da Muñozen bakarrizketaren sinopsia: “Abisatu gabe iristen da. Tornadoaren erdian dena nahasten da, dena aurretik eramaten du. Denbora aurrera doa oroitzapenak itzaltzen diren bitartean. Horrela sentitzen da gaixotasunaren prozesuan, amonari gertutik laguntzen dion istorio honen protagonista”.
Muñozek berak jakinarazi duenez, zaintzaren garrantziaz, babeslekuez eta “bizitza hankaz gora jartzen denean momentu txikiez goxatzeaz” hitz egiten du bakarrizketa honek.
Bakarrizketa Orgasmo eta Killirikuperen artean egin dute, eta testua eta zuzendaritza Muñozen esku egon dira. Argazkiak ea Teaser-a, berriz, Maialen Gilek egin ditu, eta kartela, azkenik, Leire Mendizabalek.
