Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitza guztiak eta zenbait kronika.
Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida izan dituzte asteburuan. Partida batzuk irabazi, beste batzuk galdu, eta beste batzuk baita berdindu ere. Denetarik egin dute kirolariek.
Euskal liga: Albardero Rivabellosa 5 – 4 Oiartzun.
Oiartzungo taldeak ezin izan zuen sailkatu Euskal kopako hirugarren kanporaketan Rivabellosaren aurka 5 – 4 galdu baituen. Partida ondo hasi zen oiartzuarrentzat, hirugarren minutuan lehen gola sartu baitzuten. Taldeak izan zituen gol gehiago sartzeko aukera, baina kontraeraso batean etxeko taldeak gola sartu eta partida berdindu zuten.
Atsedenerako minutu pare bat falta zirela oiartzuarren bigarren gola iritsi zen, baina hurrengo jokaldian berriz berdindu zuten Rivabellosakoek. Bide beretik jarraitu zuten etxekoek, eta atsedenetik itzuli bezain laster sartu zuten hurrengo gola. Alabaina, denbora gutxian, Oiartzungoek bi gol sartu eta aurreratu egin ziren markagailuan.
Partida amaitzear zela etxekoek gola sartu eta 4-4 jarri zuten markagailua. Penaltietara jo behar zutela uste zuten denek, baina azken jokaldiak etxekoek gola sartu eta 5-4 irabazi zuten partida.
Emakumezkoen RFEF hirugarren maila: Oiartzun 3 – 2 Athletic
Klubekoek jakinarazi dutenez “lan askoko” partida izan zen, eta hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten etxekoek. Diotenez, partidako posesioa Athleticek izan zuen, baina, iniziatiba, berriz, oiartzuarrek.
Baloia ez zuten uneetan lan handia egiten zutela adierazi dute, eta, baloia zutenean, kontraerasoan, “asmatu” egiten zuten nola jokatu, aurkariari “min” egiten baitzieten.
Partida galtzen hasi baziren ere, irabazi egin zuten azkenerako.
Areto futbola estatuko hirugarren maila: OKE 8 – 6 Donipari.
Partida ez zen ondo hasi oiartzuarrentzat, lehen zortzi minutuetan 0-2 galtzen hasi baitziren. Alabaina, hamargarren minutuan iritsi zen etxekoen lehen gola. Laster batean, baina, Doniparik taldearen hirugarren gola egin zuen. Etxekoek, ordea, ez zuten amore eman, eta berdinketa lortu zuten markagailuan.
Partidaren bigarren zatiaren hasieran Doniparik beste hiru gol sartu zituen, eta 3-6ko emaitza ezarri zuten. Gauzak “oso zail” jarri zituzten oiartzuarrentzat, baina etxekoek erreakzionatu eta bost gol sartu zituzten. Derbia, baina, 8-6 amaitu zen.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren OKE 2- 1 Altza la Terraza.
Lehenengo zatian Altzakoek izan zuten baloiaren posesioa, baina ez zuten “aukera handirik”sortzen; are, azaldu dutenez, oiartzuarrenak izan ziren gol aukera handienak. Gauzak horrela, hogeigarren minutua sartu zuten etxekoek lehen gola.
Partidaren bigarren zatian etxekoek baloiaren kontrol gehiago izan zuten, eta gol aukera ugari sortu zituzten; horrela iritsi zen bigarren gola.
Alabaina, partidua amaitzeko bi minutu falta zirela aurkariek gola sartu, eta 2-1 amaitu zen partida.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Areto futbola B
- Miren OKE 2 – 1 Altza.
- Ohorezko erregionala.
- Orioko 0 – 1 OKE.
- Ohorezko erregionala neskak.
- Touring 1 -1 OKE.
- Baska jubenila.
- OKE 1 – 2 Durango.
- Gorengo jubenila.
- Mundaiz 5 -0 OKE.
- Jubenila D.
- OKE 1 – 3 Orereta.
- Ohorezko kadete mutilak.
- OKE 2 – 2 Real Union.
- Ohorezko kadete neskak.
- OKE 2 – 1 Euskalduna.
- Kadeteak B.
- Behobia 2 – 2 OKE.
- Infantila F11 neskak.
- Arrupe 6 – 0 OKE.
- Infantila partaidetza.
- OKE 0 – 2 Landetxa.
- Areto futbola 3. maila.
- OKE 8 – 6 Donipari.
- Hirugarren maila neskak.
- OKE 3 – 2 Athletic.
- Lehenengo erregionala.
- OKE 2 – 0 Betiona.
- Lurralde.
- OKE 1- 8 Antiguoko.
- Jubenila C.
- Behobia 2 – 3 OKE.
- Kadete B neskak.
- OKE 2 – 2 Mariño.
- Kadeteak C.
- OKE 2 – 7 Touring.
- Infantila haundi.
- OKE 3 – 0 Mariño.
- Infantila txiki.
- Añorga 1 – 1OKE.
Honakoak Oiartzun Kirol Elkarteak HITZAri helarazi dizkion irudiak dira:

