Karnaba Otxotea kalez kale, ostegunean

Santa Zezilia musikarien patroiaren egunaren harira, egiten duen lana erakutsiko du Errenteria-Oreretako otxoteak.

Karnabako kideak artxiboko irudi batean. Argazkia: Karnaba

Santa Zezilia egunaren harira, kalera aterako da Karnaba Otxotea ostegunean, bikain egiten duenaren erakustaldia egitera: abestera. Musikarien patroiaren eguna ospatuko dute horrela ostegunean, hilak 20. Kalez kale ibiliko dira, ibilbide zehatza zehaztu ez badute ere, eta 20:00etan, kontzertua egingo dute Mikelazulon.

Musikaz betetako datak dira eta Karnabak bere lana erakutsi nahi die herritarrei, azaldu dutenez, “giro lasai eta herrikoian”.

Herri kantaria dela Errenteria-Orereta ere jarri du nabarmen otxoteak, “horixe baino ez dugu erakutsi nahi”. Kantuarekin zita jarri die herritarrei eta gerturaztera deitu azkenik, Karnabak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.