Lekuona Fabrika ikasteko zabalik, asteburuetan
Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko larunbatetik, urtarrilaren 18a arte.
Lekuona Fabrika zabalik izango da asteburuetan ikasteko. Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, larunbat honetatik, hilak 22, urtarrilaren 18a arte. Abenduaren 6an, 7an eta 21ean, baina, ez da zerbitzurik eskainiko. Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko (liburu mailegua, ordenagailuen erabilera…), eta beraz, bigarren solairua bakarrik egongo da erabilgarri.
Zerbitzu hau eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatzen du, eta hala, larunbatetako ordutegia 9:00etik 20:00era izango da; igandeetakoa, berriz, 9:00etik 14:00etara.
