
Herrian oihalak eta artilea saldu, eta ikastaroak eskaintzen dituzten lau denden erakusleihoetan baserritar jantziak jarri ditu Iraultza Dantza Taldeak-Jantziaren Zentroak.

Kontzertu horretan, musika ibilbidean mende laurdena bete duten Jaione Franco, Miren Linazasoro, eta Idoia Martin musikariak, eta Alain Aierdi zuzendaria omenduko ditu bandak.

Metrokoadrokak eta Don Inorrez musika taldeak elkarrekin ondutako eta Oier Guillanen testuaren gainean sortutako pieza da.

Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko larunbatetik, urtarrilaren 18a arte.

Ostiralean egingo dute erakusketaren inaugurazioa, eta Artista liburuaren aurkezpena ere egingo dute egun berean. 19:00etan hasiko da.

Sasoiko bigarren irteera egin zuten Xoxolur Mendi Klubeko kideek igandean. Oiartzungo udazkenaz gozatu zuten.

Eremu horretan, gainera, gune naturalizatu berri bat sortu da, eta haur eta gazteei begirako jolas elementu informalak, egonlekuak, mahaiak eta bankuak jarri dituzte.

Hilaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria, eta udalak, Pasaia Musikalek eta Juanje Neira eskolak kalejira eta ekitaldi musikatua antolatu dituzte San Pedron.