Xoxolur, Oiartzunen goxo
Sasoiko bigarren irteera egin zuten Xoxolur Mendi Klubeko kideek igandean. Oiartzungo udazkenaz gozatu zuten.
Xoxolurrekoak, igandean Beloagako gazteluan.Xoxolur Goxo ibili ziren igandean Xoxolur Mendi Klubeko kideak igandean Oiartzun aldean. Udazken koloreekin (ez tenperaturarekin) gozatu zuten eskualdeko herrira egindako ibilbidean, hosto artean. Beti bezala, haurren erritmora eta euskara ahoan egin zuten goiz-pasa izaerako txangoa. Goxo, eta aho-zaporeari dagokionez, gozo. “Oso gustura izan ginen”, azaldu dute herriko mendizaleek.
Sasoiko bigarren irteera izan zen igandekoa (hilaren 16koa). Arragua-Urkabe-Gurutze-Beloagako gaztelua-Arkaitzlepo-Arragua bidea egiten zuten partaideek. Orain, hurrengo irteera prestatzen hasi dira.
Berri honekin batera doazen argazkiak mendizaleek Urkaben eta Beloagako gazteluan ateratakoak dira.

