Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatuko dituzte Pasaian

Gaur Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, udalak zortzi jarduera ondu ditu hilaren 24tik abenduaren 17ra bitartean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/20

Gaur (hilaren 20a) Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Pasaian haur eta nerabeen eskubideak goratuko dituzte, eta Pasaiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 24tik abenduaren 17ra bitartean. Horien artean, antzerkiak, ipuin kontaketak edota hitzaldiak programatu dituzte. Jardueretako batzuk haur eta nerabeei begirakoak dira; beste batzuk, aldiz, gurasoentzako dira. Orotara, zortzi ekintza ondu dituzte haur eta nerabeen eskubideak lehen lerroan jartzeko.

“Pasaiako haur eta nerabeak gure oraina dira, etorkizuna izateaz harago. Eskubidedun subjektu aktiboak dira eta, helduek bezalaxe, iritzia emateko eta udal politiketan parte hartzeko eskubidea dute, bai eta berdintasunerako, babeserako, osasunerako, hezkuntzarako, jolaserako eta ingurune seguru batean bizitzeko eskubideak ere”, adierazi du Teo Alberro alkateak.

Haur eta nerabe guztien eskubideak errespetatzea eta babestea herritar guztien ardura dela baietsi du alkateak. Bide horretan, eta Eskubidean Planaren bidez, udala Pasaia hezitzaileagoa eraikitzen saiatzen ari dela nabarmendu du Alberrok, herriko eragileen elkarlanarekin. Hori dela eta, egitarauko jarduerak Eskubidean herri proiektuaren baitan ondu direla jakinarazi du alkateak, udalaren, hezkuntza komunitateen eta udaleko zerbitzuen inplikazioarekin. Antolatutako jarduera guztiak doakoak dira, aretoetako edukiera bete arte.

Egitaraua

Hilak 24, astelehena

  • 17:30: Goazenba! ipuin kontaketa. Donibaneko liburutegian.

Hilak 25, asteartea

  • 17:30: Goazenba! ipuin kontaketa. Trintxerpeko liburutegian.

Hilak 26, asteazkena

  • 17:30: Goazenba! ipuin kontaketa. San Pedroko liburutegian.

Hilak 27, osteguna

  • 17:30: Goazenba! ipuin kontaketa. Antxoko liburutegian.

Hilak 28, ostirala

  • 17:00: Haurrentzako jolasak, txokolate hartzea eta dantza tailerra. Donibaneko frontoian.

Abenduak 5, ostirala

  • 19:00: Rednudes antzezlana, 14 urtetik gorakoentzat. Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Abenduak 11, osteguna

  • 19:00: Arauak eta mugak hitzaldia, gurasoentzat. Donibaneko kulturguneko erabilera anitzeko gelan.

Abenduak 17, asteazkena

  • 17:30: Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia, gurasoentzat. Trintxerpeko Alkateordetzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.