
Gaur, azaroak 20, Francisco Franco hil zela 50 urte. Egun eta garai hartako sentsazioak biltzeari ekin dio HITZAk. Jarraian, Agustina Pontesta Garmendia lezoarraren testigantza.

250 lagunek hartu zuten kirola eta kirolariak aitortzeko gala horretan, eta Ane Santestebani omenaldi berezia eskaini zion udalak, ekitaldiaren barruan.

Auzoz auzo ibili da udal gobernu taldea urrian zehar batzarrak egiten. Guztira 151 pertsonek hartu dute parte saio horietan.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, bederatzi itsas hondakin bilketa egingo dira Pasaian, Hondarribian, Donostian, Zarautzen, Zumaian eta Deban, 11:00etatik 13:00etara.

Oarsoaldea eta Bidasoko ikastetxeetan deitu du protestara Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira; elkarretaratzera deitu du, Errenteria-Oreretan Ikama gazte antolakundeak.

1545 argitaletxearekin argitaratu dute Olatz Mitxelenak idatzi eta Irati Egurenek ilustratutako liburua. Asteon egin dute aurkezpena.

Elixabete Murua Mindegia bozeramaleak azaldu du jeltzaleen zuzenketa sorta, eta horien helburua, gobernu taldeak 2026rako aurkeztutako udal aurrekontu proiektuari, "anbizio falta zuzentzea, aurten detektatutako beharrei erantzutea, eta datorren urteko kontuak udalerriarentzat benetako eraldatze tresna izango direla bermatzea".

Lezo Institutuko ikasleek Palestinako haurrak gogoan izan dituzte gaur. Gaiaz aurretik lanketa egina dute, eta horren barrukoak izan dira gaurko babeserako talde argazkia eta mezuen murala.

Gaur Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, udalak zortzi jarduera ondu ditu hilaren 24tik abenduaren 17ra bitartean.

Azaroaren 25aren harira erakunde adierazpena egin du Lezoko Udalak. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan duen arduratik lanean ari dela adierazi du.

Elkarretaratzea egin dute gaur Koldo Mitxelena BHIko irakasle eta ikasleek, Palestinaren alde.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Oiartzun Kirol Elkarteari saria eman diote gala horretan klubaren 50. urteurrena dela eta. Enrike Lekuona Irastorzak jaso du oroigarria.

Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatuta, Eskolarteko Ur Lasaien Kayak Txapelketak jokatuko dira igandean, 11:30etik aurrera.

Udalak Atzerritartasun Arautegi berria sakon aztertzeko informazio saio batzuk antolatu ditu: hilaren 27an Donibanen eta abenduaren 16an Trintxerpen.

Hilaren 27an (osteguna da) Labore Oarson izango da Enbeita liburuaren aurkezpena egiten. 18:00etan izango da hitzordua, goiko hitzaldi gelan.