Agustina Pontesta Garmendia: "Franco hilzorian zela jakin genuenean esperantza sortu zitzaigun"
Gaur, azaroak 20, Francisco Franco hil zela 50 urte. Egun eta garai hartako sentsazioak biltzeari ekin dio HITZAk. Jarraian, Agustina Pontesta Garmendia lezoarraren testigantza.
Gaur, azaroak 20, 50 urte bete dira Francisco Franco diktadorea hil zela. Ustez, diktadura aro bat bukatu zela. Frankismoaren azken eguna izan zela. Horren harira, 1975eko azaroaren 20 hartako, eta orduko testuinguruaren gaineko testigantzak biltzeari ekin dio HITZAk herriz herri. Jarraian, Agustina Pontesta Garmendia lezoarraren testigantzaren bideoa. 1975ean ezkutuko ikastoletako andereño zen, Herri Batasunako zinegotzi izan zen Lezoko Udalean, bake epaile, euskaltzalea, kulturzalea… lezoar petoa. Egun, Etxetxo Lezoko Memoria Historikoa taldeko kide aktibo da.
Jarraian, hark esandakoekin bideoa.
