Haurren Egunean, Palestinako haurrak gogoan
Lezo Institutuko ikasleek Palestinako haurrak gogoan izan dituzte gaur. Gaiaz aurretik lanketa egina dute, eta horren barrukoak izan dira gaurko babeserako talde argazkia eta mezuen murala.
Institutuko ikasleen elkartasun talde argazkia.Lezo Institutua Gaur, hilak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Palestinako haurrak gogoan izan dituzte Lezo Institutuan, elkartasun ekintzak egin dituzte. Batetik, elkartasun argazki erraldoia egin dute, bestetik, hango haurren babeserako mezuekin murala egin dute. Gaurkoak ez dira ekintza isolatuak izan, ikastetxetik jakinarazi dutenez azken asteetan ikasleek Palestinan gertatzen ari denaz eta hango haurren eskubideen gaineko hausnarketa saioak egin dituztelako, “mundu bidezkoago, seguruago eta baketsuago baten aldeko garrantziaz jardun dute”.
Globoetan sartu dituzte muralean ezarritako animo, bake eta elkartasun mezuak. Zerura bidali dituzte globoak, Palestinaraino iristeko. “Keinu sinboliko honen bidez, Gazan milaka haurrek bizi duten egoera gogorarazi eta euren babesa adierazi nahi izan diete”, esan dute institututik.
Bizikidetza, enpatia, justizia soziala eta goza eskubideen defentsa. Lezo Institutuaren hezkuntza proiektuaren zati dira balio horiek. Beraz, horiek jarraiki egin dituzte gaurko elkartasun jarduerak.

Ikasleen mezuekin murala. Ondoren globoetan sartu dituzte.
