Palestinako haur eta nerabeei arnas
Elkarretaratzea egin dute gaur Koldo Mitxelena BHIko irakasle eta ikasleek, Palestinaren alde.
Bidegabea eta gordina. Halakoa da Palestinak bizi duen egoera Israelek haren kontrako genozidioa muturrera eraman zuenetik. Haurraren Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira elkarretaratzea egin dute Koldo Mitxelena BHI ikastetxean hainbat eragile eta sindikatuek deituta.
Irakasle eta ikasle talde bat bildu da, atsedenaldian, Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna eskatzeko Palestinako haur eta nerabeentzat. Errenteria-Oreretatik Palestinara, arnasa.
