Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

Barne indarrarekin berriro konektatzeko

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten edo aurre egin izan dioten emakumeentzat autolaguntza tailerra dago Oarsoaldeko lau herrietan.

Axpiren irudia da honakoa.
Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/11/21

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da hilaren 25a, Azaroaren 25a, alegia, eta Oarsoaldeko zein Bidasoko herrietako talde feministak zein emakume taldeak egitarauak ontzen ari dira egun horrek merezi duen ikusgarritasuna izan dezan. Herri batzuetako egitaraua egun horretara bertara mugatu dute, beste batzuetan aste horretara, eta beste batzuetan, haatik, zenbait asteetara ere bai. Indarkeria matxistarekin behin betiko amaitzea da egun horren eta haren harira antolatzen diren egitasmoen helburu nagusia.

Halaber, jakina da indarkeria matxistak mota askotako ondorioak izaten dituela, eta, askotan ez direla ikusten zauri horiek, psikologikoak edota emozionalak ere izaten baitira. Emakume askoren bizimodua aldatu du gaurdaino indarkeria matxistak, eta haren ondorioei aurre egiteko zenbait tresna sortu dira urteen poderioz. Erreminta batzuk ezagunak dira, baina ez denak.

Askotarikoak dira indarkeria matxista jasan dutenek behar dituzten tresnak. Judizialak, afektiboak, emozionalak, erakundeek emandako laguntzenak… Bada laguntza sare egituratu bat. Baina beti ez da nahikoa.

Indarkeriarik gabeko bizitzaren alde
Zenbait herritarrek jakingo dute, baina ez denek: Oarsoaldean indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako autolaguntza tailerra dago.

Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea da berau, eta Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezoko udalek ematen dute zerbitzua. Aurten, gainera, zerbitzua eskaintzen dutela hamar urte beteko dira, 2015etik baitago martxan talde hori.

Gune hori indarkeria matxistari aurre egiten dioten edota aurre egin izan dioten emakumeak taldean elkartzeko gunea da; autolaguntza taldea da, eta zenbait gako erabilita indarkeriari irtenbideak bilatzen laguntzen dute. Beldurrak, isolamendua, tristurak edota erruduntasun sentimenduak bezalakoak partekatuz norbere barne indarrarekin berriz konektatzea da helburua. Hortaz, bata bestearen laguntzarekin norbanakoari gertatzen zaiona ulertzea, norbere gorputza zaintzea, desioekiko eta indarkeriarik gabeko bizitza bizitzen laguntzen dute. Finean: bortizkeriarik gabe bizitzeak ematen duen bizipozarekin bat egiteko egiten dute lan.

Dagoeneko hamar urte dira Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalek zerbitzu hori eskaintzen dutela, eta eskualdeko 150 emakumek baino gehiagok hartu dute parte bertan.

Espazio segurua
Gune malgua da autolaguntza taldea, baina segurtasun kontuak direla eta, ez dute publikoki esaten zein den topalekua. Bertan, alabaina, astean behin elkartzen dira, eta honakoei erantzunak bilatzeko egiten dute lan, besteak beste: zalantza edota kezkei erantzunak bilatzeko; beldurrak bideratzeko; entzunak eta errespetatuak izateko; baliabide eta laguntzei buruzko informazioa jasotzeko; elkar sostengatzeko eta elkarri laguntzeko, eta indarkeriatik, tratu txarretatik eta irainetik nola irten ikasteko; hitz egiteko eta elkar entzuteko; edota indarkeria egiturazko arazoa dela eta zergatik eta nola ematen den ulertzeko.

Elkartzen diren leku horretan dinamizatzaile bat izaten da –emakumea–, eta, noski, aditua izaten da. Hura arduratzen da autolaguntza tailerrera bertaratu diren emakumeei azaltzeaz zein diren euren eskubideak edota eskualdeko baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa emateaz. Era berean, laguntzarako eta elkartasunerako sarea sortzen laguntzen du.

Argi utzi dute espazio segurua izanik taldea osatzen duen pertsona ororen erritmo zein erabakiak errespetatzen dituztela. Gainera, jakinarazi dute taldean segurtasuna eta konfiantza bultzatzeko elkarrekin adostutako talde arauak dituztela. Saioak astean behin egiten dituzte, eta inork taldeko kide izan nahi badu, telefono edota korreo elektroniko bidez jakinarazi behar zaio dagokion herriko arduradunari.

Errenteriarren kasuan, 943 44 96 30 zenbakira deitu edota emakumeenetxea@errenteria.eus helbidera idatzi behar da; Lezokoenean 943 52 10 94 zenbakira deitu edota damimunoz@lezo.eus helbidera idatzi; pasaitarrek, berriz, 943 00 43 20 zenbakira deitu edo berdintasuna@pasaia.net helbidera idatzi, eta, oiartzuarrek, azkenik 943 49 05 52 zenbakira deitu edota gizarte@oiartzun.eus helbidera idatzi behar dute. Bide horiek erabili behar dira non eta noiz elkartzen diren jakiteko.

Haurrak izanez gero, gainera, jakinarazi dute zaintza zerbitzua dutela, baina hori aldez aurretik eta hiru egun lehenago eskatu behar dela.

Dagoeneko hamar urte dira zerbitzu hori Oarsoaldeko herrietan eskaintzen dutela. Dozenaka emakumek hartu dute parte bertan, eta hala jarraitzen dute. Taldea irekia da, eta parte hartzeko edota zalantzak argitzeko aurretik txertatutako telefono zenbakiak zein helbide elektronikoak erabili behar dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.