'Euskararen historia' ikastaroko hurrengo hitzordua, larunbatean
'Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2025' hitzaldia emango du Goiatz Oiartzabalek, Haurtzaro ikastolan, 10:00etan.
Euskararen historia ikastaroa antolatu du Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, eta horren harira, zenbait saio antolatu dituzte. Urrian ekin zioten hitzordu sortari, eta hurrengoa larunbatean (hilak 22) izango da.
Oraingoan Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2025 hitzaldia emango dute, eta Goiatz Oiartzabal izango da hizlaria. Goizeko hamarretan hasiko da saioa, eta hiru ordu iraungo du. Haurtzaro ikastolako jantokian izango da bilkura.
Egitasmo horretako azken hitzordua abenduaren 13an (larunbata da) izango da, eta Nora goaz? Etorkizunera begira lelopean mahai ingurua egingo dute Idurre Eskisabelek, Xan Airek, Paula Kasaresek eta Garikoitz Goikoetxeak. Irati Odriozola Zugarramurdi izango da moderatzailea.
