Olga Leibar: "Franco hiltzean etxean genuen beldur hori ez zen joan"
Franco hil zela 50 urte bete diren honetan, egun hura bizitu zutenen testigantzak biltzen jarraitzen du HITZAk. Gaurko protagonista, Olga Leibar Mendarte oiartzuarra.
Olga Garaiar Mendarte. Atzo, azaroak 20, 50 urte bete ziren Francisco Franco diktadorea hil zela. Horren harira, egun eta garai hura bizitu zuten zenbait herritar elkarrizketatzen hasi da HITZA. Diktadura horren ustezko azken egun horietan bizitutakoa jasotzeko bide honetan, gaurko protagonista Olga Leibar Mendarte oiartzuarra da. Leibar ere hamaika borrokatan ibilitakoa da gaztetatik, eta ederki gogoratzen ditu garai ilun horiek. Hona, bideoan, bere testigantza.
Datozen egun eta asteetan testigantza gehiago argitaratuko ditu hedabideak.
