'Itxaron' eta 'Astelehen Goizak' taldeak, Kastro Berri tabernan
Ostiralean –hilak 28– izango da hitzordua, 18;45ean. Orgasmoren 'Ostiral Akustikoak' egitasmoaren barruan antolatutako hitzordua da.
Orgasmoren Ostiral Akustikoak egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta bizilagunek herritarren musikaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute ostiralean, Kastro Berri tabernan ariko baitira Itxaron eta Astelehen Goizak.
Itxaron Izaro Retegiren proiektu musikala da, eta Astelehen Goizak taldearekin batera ariko da hilaren 28an, 18:45ean.
Astelehen Goizak taldeak, gainera, berriki jakinarazi du osaera berria duela, eta laukotea, beraz, Iker Hernandezek, Julen Etxebestek, Maider Lekuonak eta Xabi Belaunzaranek osatuko dutela. Hernandez bateria izango da, Etxebeste baxua, Lekuona teklatua eta Belaunzaran gitarra.
