Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mobilizazioak ikastoletan Hezkuntza Sailari konpromisoak betetzeko eskatzeko

2023an sinatu zuten Akordio Laborala Hezkuntza Sailak eta LABek. Orain, hartutako konpromisoak ez dituztela bete salatuko dute, eta horiek betetzeko exijitu.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/11/25

2023ko ekainaren 1ean Hezkuntza Sailak eta LAB sindikatuak Akordio Laborala sinatu zuten. Akordio horrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sare guztietako langileengan eragina izango zuten neurriak adostu eta jaso zituen, baina ikastolek salatu dutenez, bertako langileei dagokien atala bete gabe dago. “Alde batetik, ikastoletako langileen eta sare publikoko langileen arteko soldata parekatzea adostu bazen ere, parekatze hori ez da langile guztiengan gauzatu. Bestetik, lan baldintzek berdintzera jotzeko azterketa egiteko konpromisoa hartu zen, baina ezarritako epea aspaldi gaindituta ere, ez zaio ekin”.

Bide horretan, ikastoletako ordezkariek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak akordioa ez betetzeak “ondorio kaltegarriak” dituela ikastolen egoera ekonomikoan eta ikastoletako langileengan, lan baldintzen edota eguneroko lanean. “Herri honek behar duen Hezkuntza Sistemaren eraikuntzan jarraitu nahi dugu. Zuen seme-alabei eskubidez dagokie hezkuntza duina, eta hori langileen lan baldintzekin lotuta dago ezinbestean”, zehaztu dute.

Ildo horretatik, irmoki salatu dute ez dela onargarria igaro den denbora horretan inongo aurrerapausorik egon ez izana; “ez da onargarria sinatutakoari ez heltzeagatik ikastoletako langileon lan baldintzak ez hobetzea. Ez da onargarria, eta ez dugu onartuko”.

Gauzak horrela, Hezkuntza Sailak Akordio Laboralean hartutako konpromisoak bete ditzan exijitzeko mobilizazioak egingo dituzte Oarsoaldeko ikastoletan bihar –hilak 26, asteazkena–. Honakoa da horien zerrenda

Pasaia-Lezo Lizeoa

  • 18:30. Elkarretaratze zaratatsua Antxoko Zumardian urdinez jantzita. Jarraian denak Lezora oinez, busez edota autoz.
  • 20:00. Lezoko Ikastolan topaketa.
  • 20:30. Afari autogestionatua. Ondoren, itxialdia.
  • 07:30. Gosaria.

Haurtzaro Ikastola (Oiartzun)

  • 19:30. Topaketa Doneztebe plaza.
  • 20:00. Babes argazkia plazan. Jarraian, itxialdia hurrengo goizera arte.

Orereta Ikastola

  • Orereta Ikastolan ez dute itxialdirik egingo, baina bihar 17:30ean Koldo Mitxelena Plazan elkarretaratzea egingo dute.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.