Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar
2026. urtearen antolaketarekin lotutako zenbait gai jorratuko dituzte udal ordezkariek. 18:00etan hasiko da udalbatzaren ohiko osoko bilkura.
Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar –hilak 26– . Arratsaldeko seietan ekingo diote saioari, eta 2026an jarriko dute begirada udal ordezkariek. Hortaz, hurrengo urtearen antolaketarekin lotutako zenbait gai jorratuko dituzte.
Gai ordena:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2026rako Zerga Ordenantzaren aldaketa.
- 2026ko Aurrekontu Orokorra.
- 10. Kreditu aldaketaren onarpena.
- 2026 urteko araugintza plana.
- Oiartzun Erregimen Bereziko Eremura atxikituko duen 2026ko egutegia osatzea.
- Musika eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpena. Behin betiko onarpena.
- Berri ematea: 2025-KALD-000009-00 kreditu aldaketaren onarpena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- EAJ/PNV, udalak Israelekin duen erlazioaren inguruko galdera.
- Galderak eta eskariak.
