El Drogasen bi emanaldietarako sarrerak, agortuta
Oarsomusikak antolatutako Oarsoinua Jaildiaren hamahirugarren ekitaldian joko du iruindarrak. Bi emanaldi egingo ditu, ostiralean eta larunbatean.
El DrogasDaniel Fernandez Sarrerak agortu ditu Enrique Villarreal Armendariz El Drogasek Errenteria-Oreretan, ostiralean eta larunbatean emango dituen bi konztertuetarako. Oarsomusika elkarteak antolatutako Oarsoinua Jaialdiaren hamahirugarren ekitaldiaren barruan eskainiko du kontzertua iruindarrak.
Bi emanaldiak, Lekuona Fabrikan izango dira.
Larunbatean zen konztertua egitekoa berez, hilaren 29an, baina sarrerak berehala agortuta, bigarren emanaldi bat antolatu zuten sarrerarik gabe gelditutako jendeari aukera emateko; horiek ere, berehala agortu ziren. Bi emanaldi, eta biak aretoa beteta emango ditu El Drogasek. Ostiralean Iluna taldea izango du oholtza partekatzen. Oarsoaldeko kidez osatutako rock taldea da iluna. Emanaldia, 20:00etan hasiko da.
Larunbateko emanaldia, Nun, eta Bartzelona (Herrialde Katalanak) Periferia ariko dira 18:30etik aurrera.
