
Film laburren zikloaren irabazleak larunbatean iragarri ziren, Trintxerpeko Alkateordetzan egindako itxiera galan. Euskarazko Mintzagun saria Jon Martijaren 'Iturralde' film laburrarentzat izan da.

Larunbatean Santa Zeziliaren bueltako jarduerak egin zituzten San Pedron. Ekitaldian Pasai Antxoko Bandaren mendeurrena eta Jose Ignacio Elortegiren ekarpen musiko-kulturala errekonozitu zituzten.

Lezoarrak ere kalera atera ziren atzoko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Musika, dantza, antzerki eta performance batekin biribildu zuten aldarrikapen eguna.

Indarkeria sostengatzen dutenei, eta haien konplizeei, konplizitate sare feministekin erantzutera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, Azaroaren 25aren harira egindako mobilizazioan.

Azaroaren 25a izan zen atzo, eta Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea eta ekintza egin zituen herriko plazan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean elkarretaratzeak egin zituzten atzo Pasaian. Gizonen konplizitate sareak salatu zituzten, besteak beste.

Proiektuak bost proposamen sortzaile lortu nahi ditu Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

Repsolen Domiko izeneko proiektuaren inguruko erakusketa zabaldu du gaur Bianditz-Domiko Bizirik taldeak.

1.000 euroko bi sari zozkatuko dituzte abenduaren 1eko 20:15ean Lezoko Bidea pasaportea bete eta entregatu dutenen artean.

Oarsomusikak antolatutako Oarsoinua Jaildiaren hamahirugarren ekitaldian joko du iruindarrak. Bi emanaldi egingo ditu, ostiralean eta larunbatean.

Ahoztar Zelaieta liburuaren egileak emango du hitzaldia Arizmendienean, abenduaren 2an. D.E.B.A fanzineak antolatu du saioa.

Esku Hutsik taldeak sustatutako hitzordua da, eta ostiralean (hilak 28) elkartuko dira hala nahi dutenek Arizmendienean.

Orereta Ikastolak Negulekuak egingo ditu, laugarrenez, abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean.

Abenduaren 9ra arte erabili ahalko dira zazpigarren kanpainako bonuak.

Aparkalekuaren Ordenantzaren hirugarren eta azken faseko txartelen banaketa abiatu du udalak. Trintxerpe-San Pedroko HAZ bulegoan arratsaldeko errefortzuak jarri dira.

Txartela eskuratzen duten herritarrek %20ko beherapena izango dute euskarazko liburuak erosterakoan, betiere, Errenteria-Oreretako liburu dendetan erosten badituzte.