Bizi Errenteria kanpainako bonuak erabiltzeko azken egunak

Abenduaren 9ra arte erabili ahalko dira zazpigarren kanpainako bonuak.

Abenduaren 9ra arte erabili ahalko dira Bizi Errenteria kanpainaren zazpigarren ekitaldiko bonuak. Irailaren 1ean jarri zuen kanpaina martxan Errenteriako Udalak, eta oraindik urratsa egin ez duten herritarrei, deia egin die udalak bonuak eskuratu eta erabili ditzan. Horiek online deskargatu daitezke (klikatu hemen), edo laguntza behar izanez gero, udaletxean zein  aldakoenean.

2020an abiatu zuen udalak Bizi Errenteria egitasmoa, pertsonak eta herriaren bizigarritasuna erdigunean jarrita, errenteriarren gaitasun ekonomikoa areagotzeko, tokiko ekonomia bultzatzeko eta herrian erosteko ohitura sustatzeko asmoz. Beste ekimen batzuekin batera, orain arte erosketa bonuen sei kanpaina gauzatu ditu Udalak.

Zazpigarren kanpaina berritasunekin ari da garatzen gainera, azken urteetan bonuen banaketan izandako arazoak ekiditeko helburuarekin, bonuak eskuratzeko sistema seguruagoa ezarri baitu martxan Udalak. Sistema berri hau, gainera, pertsonalizatuagoa da eta bonuak etxe bakoitzari esleitu beharrean, pertsona bakoitzarenak dira kanpaina berrian.
Ia 400.000 euro bideratu ditu Udalak zazpigarren kanpainara, herriaren eta herritarren suspertze ekonomiko zein soziala bultzatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.