Bidegorri sarean egokitzapenak egin ditu Lezoko Udalak
Euskal Herria plazako, San Pedro auzoko, eta Altamirako biribilgune inguruko zatiak hobetu ditu udalak, aldundiaren laguntzari esker.
Altamirako bidegorri zatia ere berritu dute.Lezoko Udala Euskal herria plazako, San Pedro auzoko eta Altamirako biribilgune inguruko bidegorri zatietan egokitzapenak eta hobekuntzak egin ditu Lezoko Udalak. 48.000 euroko aurrekontuarekin egin dituzte horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiak 40.000 euro eman dituelarik lanak egikaritzeko.
Zoladura konpondu, bidegorri zati horiek margotu, eta bidegorriaren zati horietan oinezkoen eta bizikleten zatiak argi zatikatu dira. “Horrela, bidegorri sare berroneratu egin da zituen narriadurak konponduz”, esan du udalak.
Udalak mugikortasun iraunkorraren testuinguruan kokatu ditu hobekuntza lan horiek, pertsona guztiek behar duten espazioa bermatze aldera. “Herri bizigarriago eta inklusibo bat lortzeko herritar guztientzat mugikortasun segurua bermatuko dituen hobekuntzak egiteko konpromisoa du udalak. Bidegorria hobetzeko lanketa egiten jarraitu nahiko luke, horregatik, etorkizunean hobekuntza gehiago egiteko aukerak aztertu eta baliabideak lortzeko bideak aztertuko ditugu”, zehaztu du udalak..
