Herriko memoria historikoa ez galtzeko, Etxetxoren auzolan deia
Abenduaren 6rako (larunbata da) Sorotxoko eremua garbitzen jarraitzeko deia egin du herriko memoria historiko taldeak.
Abenduaren 6rako (larunbata da) auzolan deialdi berria egin du Etxetxo Lezoko Memoria Historikoa taldeak. Irmo ari dira herriko memoria historikoari lotutako gertaerak eta tokiak berreskuratu nahian, eta zentzu horretan, abenduaren 6koan Sorotxoko eremua garbitzen jarraitzeko gonbita egin diete lezoarrei, “zure laguntza behar dugu”, esan du Etxetxok.
09:30ean irtengo dira Tiñelu paretik Sorotxo aldera joateko. Mendi lanerako arropa egokia eramateko eskatu diete auzolanarekin bat egingo dutenei.
