Negulekuak antolatu ditu aurten berriro Orereta Ikastolak
Orereta Ikastolak Negulekuak egingo ditu, laugarrenez, abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean.
Orereta Ikastolak Negulekuak egingo ditu, laugarrenez, abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean. HH3 eta LH3 arteko haurrei begirakoak dira, ikastolako ikasle izan edo ez, eta izena emateko epea zabalik izango da abenduaren 9ra arte (asteartea).
Goizez izango dira Negulekuak, Lino eraikinean (Agirre Lehendakariaren plazan), 09:00etatik 13:00etara.
Negulekuak proiektu hezitzaile, eta euskalduna dela azaldu du Orereta Ikastolak, “bide batez, familien premiei ere erantzunez. Aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu”.
Izena eman edota informazio gehiago behar dutenek hemen klik egin.
