'Bakarrik etxean', Zinema Txikian
Antolatzaileek bi saio programatu dituzte larunbaterako: Trintxerpeko Alkateordetzan eta Antxoko Kultur Etxean izango dira, biak ala biak 17:30ean.
Pasaiako Zinema Txikiak bi saio programatu ditu larunbaterako (hilaren 29a). Saioak Trintxerpeko Alkateordetzan eta Antxoko Kultur Etxean izango dira, biak ala biak 17:30ean, eta Bakarrik etxean da bi barrutietan proiektatuko duten filma. Trintxerpeko saioa, gainera, Euskararen Eguneko programazioaren barruan txertatu dute. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian.
