Gaur hasiko da Oiartzungo Euskararen Astea
Gaurtik (hilak 27) abenduaren 5era bitartean zenbait jarduera egingo dituzte herrian Ttur tturrek, udalak eta Abaraxkak sustatuta.
2024ko Euskararen eguneko Oiartzungo herri argazkia. Abenduaren 3an da Euskararen eguna; aldarrikapenerako eguna izan ohi da, eta Oiartzunen ere berau ospatuko dute, handira, gainera, egitarau zabala ondu baitute zenbait egunetarako.
Ekintza sortako lehena gaur (hilak 27) izango da, eta abenduaren 5era arte luzatuko dira jarduerak.
Egitaraua Ttur ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalak eta Abaraxkak osatu dute, elkarlanean, eta gaur ikus entzunezko bat ikusteko aukera izango dute hala nahi dutenek. Zehazki, 19:30ean Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako filma emango dute gaur.
Datozen egunetan, baina, zenbait jarduera egiteko aukera izango da herrian; hala nola, emanaldiak ikusteko, azoka ikusteko, bakarrizketa bat ikusteko, musikaz gozatzeko…
Egitaraua
- Hilak 27, osteguna
- Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako filma. 19:30, Landetxe.
- Hilak 28, ostirala
- Egun osoan zehar: Haurtzaro ikastolan ‘euskararen eguna’ ospakizunak.
- 19:00. Oarsoarrak saria Oreretako Merkatuzarren (Oarsoaldeko euskara batzordea).
- 20:00. Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa emanaldia Landetxen.
- Hilak 29, larunbata
- 10:00-14:00. HemenGuk azoka.
- 17:00. Dantza familian Ixiar Oriarekin. Kontzejupean.
- 19:00. Irati Muñozen Ahanztura bakarrizketa (Killirikupe eta OrGaSmo).
- Hilak 30, igandea
- 17:00. Soinuenean behin kontzertu didaktikoa (Soinuenea).
- Abenduak 3, asteazkena
- Egun osoan zehar: Elizalde ikastetxean ‘euskararen eguna’ ospakizunak.
- 18:00. Euskaltzaleon garaia da herri argazkia.
- Abenduak 4, osteguna
- 17:00. XVIII. Xabier Lete Prosa eta Poesia lehiaketaren sari banaketa Landetxen.
- 19:30. Gaua filma.
- Abenduak 5, ostirala
- 19:30. Oskarbi taldearen kontzertua.
