Txerrimuño Muxikatuko dute

Piztu Lezoren III. Muxikatuaren finala jasoko du bihar (ostirala) herriguneko baserriak. Irabazlea ikus-entzuleek hautatuko dute.

Miren Artetxe, Tiñelun egin zen lehen finalerdian.Piztu Lezo

Piztu Lezoren III. Muxikatua Bertso Sariketa Musikatuaren finala gertu da. Oso gertu: bihar (ostirala) jasoko du Txerrimuñok jada bi finalerdiko ibilbidea egina duen kultur egitasmoaren azken saioa, finala. Lau bertsolarik Markel eta Clau musikarien doinupeko bertsoak egin behar dituzte, bi finalerdietan lehen eta bigarren izan diren bertsolariak dira: June Aiestaran, Aner Peritz, Libe Goenaga eta Miren Artetxe (irudian) izango dira 2025eko azken Muxikatuaren izar. Haietako bat izango da irabazlea.

22:30ean hasiko da Txerrimuñoko saioa. Irabazlea goi mailako epaimahai batek aukeratuko du: herriak. Izan ere, baserriko goxotasunean izango diren ikus-entzuleek erabakiko dute nor izango den III. Muxikatuaren txapeldun.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.