Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Oiartzungo Udalak baieztatu du ez duela kontraturik Israelekin loturarik duten enpresekin

Atzoko udalbatzarrean azaldu zuten hori EAJk gaiari buruz egindako galderei erantzunez. Klausula berria abenduaren osoko bilkurara eramango dute bozketarako.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/11/27

Oiartzungo Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, atzoko udalbatzarrean azaldu zuen “ez duela inongo harremanik ez Israelekin ez harekin lotura izan dezaketen enpresekin”. Diotenez, azalpen horiek eman dituzte EAJk gai horri buruz egindako galderei erantzunez.

Kontatu dutenaren arabera, EH Bilduk iragan urrian iragarri zuen harreman ekonomiko, komertzial, diplomatiko eta politikoak etengo zituela Israelekin, eta “gardentasun instituzionalaren izenean” jeltzaleek eskatu zuten argitzea ea “udalak izan duen orain arte Israelekin edo harekin loturak dituzten enpresekin edozein motatako harreman instituzional, ekonomiko edo komertzialik, eta, egon bada, zein data eta modutan gauzatu diren adieraztea”.

Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak zehaztu zuen EH Bilduren adierazpenaren ondotik kontratazio teknikariak eta udal idazkariak udalak dituen kontratu guztiak “banan bana” berrikusi zituztela eta “ziurtatu dutela ez duela Israelekin edo harekin harreman komertzial edo instituzionala duten enpresekin kontratu eta harremanik”.

Gauzak horrela, udal gobernuak argi utzi zuen “gardentasuna eta koherentzia etikoa” direla bere jardunaren “oinarri”, eta “urrats bat gehiago” eman nahi dutela iragarri zuen Mendiburuk.

Bide horretan, proposatu zuen etorkizuneko kontratazioetan parte hartuko duten enpresek giza eskubideak errespetatzen dituztela bermatzeko, zinpeko adierazpen bat aurkeztu behar izatea, honakoa ziurtatuz: “Enpresak ez du Nazio Batuen Erakundearen 183. Batzar Orokorrak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean ezarritakoa urratzen duen eragiketarik egin edo egingo, ez eta Giza Eskubideak Babesteko eta Bermatzeko Sistemek eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak ezarritako printzipioak ere”.

Udalaren arabera, klausula horrek “kontratazio publiko arduratsua eta giza eskubideen errespetuan oinarritua” bermatzeko balioko du, bai egungo egoeran,  bai etorkizunean sor daitezkeen testuinguruetan.

Oiartzungo Udalaren oharrean diotenez, “EAJk ez zuen proposamenarekiko bere posizioa momentuan argitu eta adierazi zuen gaia aztertuko dutela”.

Gauzak horrela, klausula berria abenduaren osoko bilkurara eramango dute bozketarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.