Euskararen Egunaren harira, Oskarbi taldearen kontzertua
Abenduaren 5ean izango da kontzertua, 19:30ean, Landetxen. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, eta eskuragarri daude dagoeneko.
Oskarbi taldeak kontzertua emango du abenduaren 5ean, Landetxen. Euskara Donemiliatik Gurera ikuskizuna egingo dute, eta, horretaz gain, Gipuzkoa disko berriaren aurkezpenaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Taldearen hamahirugarren diskoa da, eta emanaldia Euskararen Eguneko programazioaren barruan antolatu dute.
Gaur egun, honako musikariek osatzen dute taldea: Iñaki Maritxalar (ahotsa eta gitarra), Joxelu Treku (ahotsa), Itziar Alonso (ahotsa), Maite Aizkorreta (ahotsa), Carlos Ruiz (ahotsa eta akordeoia), Jabier Zurro (flauta), Beñat Ruiz (gitarra elektrikoa), Maite Aldaregia (biolina) eta Mañex Iñigo (piano-teklatuak).
Emanaldia 19:30ean hasiko da, baina ate irekiera ordu erdi lehenago izango da. Sarrerak aurrez erosi behar dira, hemen.
