Oarsoarrak Euskararen Saria jasoko du gaur Arkaitza tabernak
Gaur izango da sari banaketa Merkatuzarren, 19:00etan hasita. aitortza jasotzeak eragindakoaz mintzatu da HITZArekin Jone Arruti.
Arkaitza tabernako Jone Arruti Peña Arkaitza tabernak Oarsoarrak Euskararen Sarien barruan aitortza jasoko du gaur. 48 urteko euskararen aldeko ibilbidea aitortu diote tabernari, arnasgune eta babesleku izan da eta oraindim ere izaten jarraitzen du.
Sari banatze ekitaldia gaur izango da, Merkatuzarren, 19:00etan hasita. Arkaitza tabernarekin batera, Oiartzungo Biok eramateko janari denda eta Gure Txoko jatetxea sarituko dituzte. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2010az geroztik banatzen duen Oarsoarrak Euskararen Saria hiru ostalaritza espazio «maitatu eta erroturi» emango die, beraz, aurten.
Sariak suposatu duenaz, eta 48 urte luzeko ibilbideaz mintzatu da Jone Arruti Peña HITZArekin ondoko bideoan. Eskertuta azaldu da aitortzarekin eta argi esan, taberna, bezeroek egin dutela.
