Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitza guztiak eta zenbait kronika.
Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida izan dituzte asteburuan. Partida batzuk irabazi, beste batzuk galdu, eta baita berdindu ere. Denetarik egin dute kirolariek.
Estatuko hirugarren maila: OKE 2 – 7 Kukuyaga
Oiartzungo taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron Kukuyaga Etxebarri taldearen aurka. Kontatu dutenez, lehenengo zatia “nahiko berdintsua” izan zen, baina Bilbokoek “hobeto” aprobetxatu zituzten gol aukerak. Gauzak horrela, atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin iritsi ziren.
Bigarren zatia, baina, hobeki hasi zuten etxekoek, eta hirugarren minutuan gola sartu zuten. Alabaina, oiartzuarrek gol aukera gehiago sortu zituzten aldea murrizteko, baina ez zuten golik sartu. Haatik, aurkariek beste bi gol sartu, eta 2-5 jarri zuten markagailua.
Partidaren amaiera aldean, baina, bizkaitarrek kontraerasoak aprobetxatu eta beste bi gol sartu zituzten. Azken emaitza 2-7ko izan zen.
Areto futbola B: Miren OKE 5 – 6 Eguzki
Gipuzkoako lehenengo mailan, Miren taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik lortu Elorsoron jokatutako partiduan. Partidua ondo hasi zen oiartzuarrentzat, zazpigarren minuturako sartu baitzuten lehen gola. Alabaina, laster iritsi zen Lasartekoen erreakzioan, eta hiru minututan hiru gol sartu zituzten.
Atsedenaldira iritsi aurrek oiartzuarrek 3-3 jarri zuten markagailua, baina partidaren bigarren zatian aurkariak indartsu atera eta beste bi gol sartu zituzten. Oiartzuarrek beste gol bat sartu zuten markagailuko aldea murriztuz, baina Lasartekoek berriz erantzun eta beste gol bat sartu zuten.
Etxekoek beste gol bat sartu zuten, baina azken emaitza 5-6koa izan zen.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Ohorezko erregionala
- Lagun onak 0-0 OKE
- Lurralde
- OKE 0-1 Intxaurdi
- Jubenila D
- OKE 0 -6 Amara berri
- Ohorezko kadete mutilak
- OKE 1-0 Touring
- Ohorezko kadete neskak
- Erreala 5 -0 OKE
- Kadeteak B
- Kostkas 4-0 OKE
- Kadeteak C
- OKE 0-1 Hondarribi
- Infantila txiki
- OKE 4-1 Mundarro
- Ohorezko erregionala
- Beti gazte 1-1 OKE
- Baska jubenila
- OKE 1-0 Hondarribi
- Gorengo jubenila
- OKE 2-0 Inter
- Jubenila C
- St Tomas 0-1 OKE
- Kadete B neskak
- Martutene 3-0 OKE
- Infantila F11 Neskak
- Añorga 5-0 OKE
- Infantila F8 neskak
- Sporting 6-0 OKE
Hona hemen OKEk HITZAri helarazitako irudiak:

